Aitor, Peru eta Mikel Pierre San Martin-en.
Tag Archives: peru
Txuri Urdinen
Lili lehen aldiz irristatu da Txuri Urdinen; eta 25 urte pasa dira ni azkena pistara sartu nintzenetik, ufff! Aupa Lili!
Lili eta Peru ikastolako jaialdian
http://vimeo.com/moogaloop.swf?clip_id=1153267&server=vimeo.com&show_title=0&show_byline=1&show_portrait=0&color=00ADEF&fullscreen=1Lili Jakintza jaia 2008 from Manterola-Fernandez familia on Vimeo.Goizean kirol-saioan. Saku-karrera eta lokotx bilketa.Makilatzen.Pantera Arrosa. Lili bideoan. Paularekin. Naroarekin.Begoña andereinoa.Iñigoren aurrean. Iñakik ateratako argazkiak.Zuolin, dantza-bikotea. Lili, eguerditako musika tailerrekoen jaialdian.Itxas belarra da Lili, Unai eta besteekin batera. Mauka oridunak berriz gosetuta dabiltzan arrainak.
Erregeak Getarian
Bizar zuri iristen da urtarrilaren 4ean. Ez dut ohitura hori inguruko herrietan ezagutzen. Erregeentzat gutunak jasotzera etortzen da Getarira. Erregeak San Anton menditik jaisten dira. Aurten hiru zaldi zuritan etorri dira. Zein baino zein dotoreago. Udaletxean ikastolako haurrak jaiotza, benetako haurrarekin eta garai hartako lanbide desberdinak irudikatzen dituzte (arropa-garbitzailea, okina, artzaina…). BaltasarEz dirudien arren LiliIrakurtzen jarraitu “Erregeak Getarian”
Jakintzako Gabon kantariak
Urtero Ikastolatik ohar bat zabaltzen dute: “abenduaren 24ean 11:30etan Eliz plazatik Matia kalean zehar kantuan doazenean, mesedez guraso eta enparauak espaloitik joan daitezela”.Sekula ez da betetzen. Argazki makina eta bideo berriena nork duen lehiaketa dirudi. Espaloian gaudenok ez dugu haurra ikusteko paradarik izaten bidean dauden bizkar-hormak ez digute uzten eta. Etxetik irten aurretik. Ezetz asmatuIrakurtzen jarraitu “Jakintzako Gabon kantariak”
Peruren lehen bibolin kontzertua
Bost kide dira taldean. Aurten bigarren urtea du Peruk. Abesti bana eta denen artean jotako beste batek osatu zuten kontzertua. Hona hemen egitaraua: Ander Zabalza (Song of the wind); Maria Fossati (O Come Little Children), Julene Sanchez (Go Tell Aunt Rhody), Peru Manterola (O Come Little Children, Mariak bezala) eta Julen Kruzelegi (May song). Gero,Irakurtzen jarraitu “Peruren lehen bibolin kontzertua”
Peru saskibaloian
Aurtengo azkenengo partida izan da. Lehen Hezkuntza 4. mailako azkena ere bai. 9 urte ditu.Oso partida mugitua, interesgarria eta borrokatua izan da. Derbia gainera. Enpatean bukatu dute eta desenpatea egin dute. Oso gustura ikusi dut. Zuk ere ikusi nahi baduzu, hona hemen Peruk jokatu duen lehen zatia. 11 zenbakiduna da Peru. Bere kideak (horiz daudenak)Irakurtzen jarraitu “Peru saskibaloian”
KIMIKARIA
Kimikaria izan nahi duela aitortu zidan pasa den astean Peruk. Orain hilabete galdetu nion ea bazekien handitan zer izan nahi duen eta ezetz erantzun zidan. Orain egun batzuk, zeharka, beste gairen bat ahotan, egin zidan aitorpena. Polita ateraldia. Interesgarria lanbidea, interesgarria hobbya. Natur zientziak, animaliak… oso gustuko ditu. Lortuko ote du une honetan duen asmoa!Irakurtzen jarraitu “KIMIKARIA”
Peru eta bere lagunak
Ohitura hartu dute ikastolatik irten ondoren txandaka lauretako baten etxera joan eta ordenagailuan jolasteko.Egun honetan gure etxea bihurtu zen gotorleku. Ion, Manex, Peru eta Lorea.Ordenagailuaz gain beste jostailuekin ere aritzen dira horratio! 9 urte dituzte eta taldeko neska bakarrak osatutako da goiko eszenatokia. Ikusi behean gelan zuen kokapena!
2007 mendia
Iñaki Eraunzetamurgil artistak ateratako argazki interesgarriak jarri nahi ditut hemen.Apirilaren 22an Txindokin,Luis gorakoan ondo. Berakoan kostata! Nunca mais! Astelehenean minak ahaztu ditu. Luistxo eta bere balentriak!Peru primeran ibili da. Lehenetakoa iristen eta abiada hartuta jeitsieran. Gure ahuntz ederra!Iruhaundi mendian otsailean. Nafarroan. Gogorra. Peruri botak busti zitzaizkion eta jeitsieran komeri asko izan zituen gaxuak!Stonehen, baina IratinIrakurtzen jarraitu “2007 mendia”