Cuisine et Santé makrobiotika etxean nago.Beste mundu bat da hemengo sukaldea. Aurretik jandakoa naiz lagunen etxean edo Intxaurrondoko jatetxean, baina gaur goizeko gosariarekin ezin izan dut.René Leví, hemen behean, da gurua. 83 urteko gizonak hitzaldiak ematen ditu goiz eta gau eta gainera janaria prestatzerakoan berea da gidaritza, Daniel belgaren laguntzarekin. Ah, eta bertan ostatu hartutaIrakurtzen jarraitu “Makrobiotika”
Tag Archives: osasuna
misila
Etxeko lanak egitea arriskutsua da.Latak misil bihurtu daitezke.Hozgailuaren goikaldean sartzerakoan irrist egin dezakete.Eta behatz-lodian (oinekoan noski) haustura eragin.Hanturari aurre egiteko buztinarekin igurtzi eta aza-hostoarekin bildu. Azken honek kaltea xurgatuko dizu…
Nire minak
Artritis soriasikoa dut 24 urte nituenetik. Aurtengo udazkena oso gogorra izaten ari da niretzat. Min askorekin nabil, hatzamarretan eta eskumuturretan batez ere. Gaur ezin izan ditut bi ontzi desberdin zabaldu. Liliri mototxak egitea, gomak jartzea, lan handia da niretzat, zaila. Baita botoiak lotzea ere… Gainera menopausia garaian egoteak ere ez dit gehiegi lagunduko. Gaur internetenIrakurtzen jarraitu “Nire minak”
Zuhaizpera urteko bisita
Zuhaizpetik etorri berria naiz. Bost egun pasa ditut, astelehenetik ostiralera. Neke handiarekin joan nintzen. Uztaila polita eta astuna izan da aldi berean niretzat. Lanean erritmo bizia izan dut eta Peru eta Lili udalekutik jaso ondoren etxean bazkaltzen genuen. Jale maxkalak dira biak ere eta jaki gogokoenak jarri baldin badizkiet ere ezta xamurra eguerdiko tarte hori.Irakurtzen jarraitu “Zuhaizpera urteko bisita”