Eskuko hatzak

Gaur larrialdietara joan naiz Perurekin.-Ze hatzetan duzu mina? -galdetu dio Peruri sendagile jatorrak gaztelania ezin jatorragoan.Peruk hatzamar zauritua erakutsi dio baina ondoren niri begiratu dit eta biok isilik geratu gara.-Laugarrena da hori.- sendagileak.-Ze izen du?-nik.Pixkat pentsatu ondoren,-Anular. Berak. Gelatik irten garenean hatz-izenak ikasi behar ditugula esan diot Peruri. Hiztegia behintzat osatu dut: erpurua-pulgarhatz erakuslea-indicehatz luzea-corazónhatzIrakurtzen jarraitu “Eskuko hatzak”

Ximurrak

Larunbatean Peru eta Liliren ileapaindegian izan ginen. – Ez duzula kremarik ematen? Ba oso ondo zaude ia 42 urte izateko.-Leirek harrituta.– Ez du kremarik behar.- Luisek maitekiro. Piropoa eskertu diot gauean. Baina onartu behar dut azkenaldian, beharbada 41 urte bete nituenetik, oso nabarmenak zaizkidala denboraren joanak edo etorriak? sortutako bidezidorrak, ile-zuriak, adinak marraztutakoak oro har.BiIrakurtzen jarraitu “Ximurrak”

Korrika 2007

Tolosako T. Arrecheko langileak eta familia goizeko 9etan euripean korrika egiteko prest. Ni argazkia ateratzen ari naiz. Martxoaren 23a. Egun berdinean arratsaldetik Kontxan Bageraren lekukoa eraman genuen Arantza Zulaika eta biok. Hunkigarria izan zen benetan! Baionan ere egin genuen korrika martxoaren 31ean. (ikusi Erratzu udaberrian).