Getarian Gujakintza

IƱaki Eraunzetamurgilek aspaldi ateratako argazkia da hau. Oso ederra iruditzen zait.Holaxe daukat nik Getaria bihotzean.Ekainaren 28an egon ginen bertan Gujakintzakoekin San Anton mendian, hondartzen eta gure txokoan. Aurretik ez bada, neguan behintzat beste hitzordu bat daukagu eguzki-sartzeari argazki bat atera eta konparaketa egiteko…Altxerria. Txikitan bertan toailak jarri eta igerian ibiltzen ginen. Diru eske ere baiIrakurtzen jarraitu “Getarian Gujakintza”

Kalifornia eta Nevada

Atzo iritsi ginen. Hegazkinekin nahiko ondo moldatu gara. Joaterakoan Chicagotik Los Angeleserakoko hegaldiak bi orduko atzerapena izan zuen. Etortzerakoan New Yorken eztu xamar ibili ginen hegaldi aldaketan (langile batek tren okerra hartu arazi zigun). Baina bestela, aurreikusitako ordutegia bete ahal izan dugu. Bagenuen kezka, bueltatzerakoan batez ere. Likidoen konplota abuztuaren 10ean izan zen eta guIrakurtzen jarraitu “Kalifornia eta Nevada”

Abbadia jauregia

Oso gomendagarria. Aspaldian nuen bertara joateko gogoa. Benetan bitxia izan zen Antton honen bizimodua eta bizitokia oraindik liluragarriagoa! Gainera bizipoza ematen du aristokrazian bat bazela euskara maite eta erabilia izan zedin urratsak eman zituena. Foru Aldundiak sortu zuen saria, Antton Abbadie saria, ondo merezitako laudorioa izan da.

Tabakalera

Guk ere egin dugu bisita Tabakalerara. Izugarri handia da. Gidariak datu interesgarriak eman ditu eta oso entretenigarria izan da. Bertan ateratako argazkiekin etorkizuneko eraikuntza konparatzea interesgarria izango da. Benetan “plaza” zentzua ematen asmatuko ote dute? Oraingoz Gehitu antolatu ohi dituen festa baterako baimenik ez zuten eman.