Koadrilaren jiteak

wheylona lagun ipar-amerikarrak Teledonosti katean atzerritarren eztabaida saio baten berri eman du. Donostian bizitzearen inguruko iritziak jaso ditu bertan.Badago koadrilen inguruko hausnarketa interesgarri eta benetakoa nire uste apalean: “The more interesting bit, perhaps, was when they talked about life in SanSe, but maybe that’s because I agree with everything they said. As I recall, theIrakurtzen jarraitu “Koadrilaren jiteak”

Elosun borda

Asteburuan oasi-linguistiko batean egon naizela sentitu dut.Bi egun pasa ditugu lagunekin: 13 heldu eta 15 haur euskaraz jotake. Niretzat pagotxa da une hauetan eta gozatu egin dut! Donostiako lagunekin firin-faran, haizea bezala, orain bai gero ez… ibili beharra nahiko ezkizofrenikoa da batzutan, neke handia sortzen duena askotan.Euskal Herrian barreiatutako lagunak bildu gara: Bizkaiko, Behe-Nafarroako, etaIrakurtzen jarraitu “Elosun borda”

Axun hil da

Badoa ura badoa denbora lagunen oroitzapena gugan geratzen da. Adorez eta atseginez mintegikide ginen garaian ezagutu nuen Axun Aierbe. Ondoren Euskara Elkarteen Topagunean sortze prozesuan ere buru-belarri ibili zen. Euskarari lotua beti. Atsegina, umore-onekoa eta hitz-jario errazekoa zen. Gazte hil da, gazteegi.Argazki honetatik atera zuen atzo Luisek Sustatun jartzeko argazkia. Gaurko Berrian ere argazki beraIrakurtzen jarraitu “Axun hil da”

Damasoro Izazkunen

Tolosako Arretxe lantegiko lankidea dut Nekane. Ibarrako Izazkun ermita-auzoan bizi da. Uzturre mendiaren magalean. Aitor eta biak familia handitzekotan dira, Olaia jaioko zaie laister eta guraso lanbiderako tramankulu eta arropatxo batzuk eramanaz, beraien bizilekua ezagutzeko parada izan dugu. Ibarra, Leaburu, Berastegi, Aralar mendilerroa, Txindoki, Mailoak… paraje ederrean daukate etxea. Badute halere hobby berezi bat, AitorrenaIrakurtzen jarraitu “Damasoro Izazkunen”

Surf-camp Barrikan

Oraingoan Barrikan izan da hitzordua. Murriola. Barrika. Zelai, Izaro, Eñaut eta Itxaro. Plentziako badia. Iker (3 urte). Jende dezente ginen eta antolaketa korapilotsu xamarra izan bazen ere, batez ere etxekoentzat, gustura egon ginen helduak helduekin eta haurrak euren artean. Surfa egitera joaten da jendea bazter honetara, gure lagunek aterpea eta zerbitzua eskaintzen diete. Guk ezIrakurtzen jarraitu “Surf-camp Barrikan”

Gehituk 10 urte Tabakaleran

Gehituren 10. urteurrena aitzakia hartuta Tabakaleran plaza jarri dute. Irekiera egunean bertan izan ginen. Abesbatzakook abesti batekin hartu genuen parte. Manolo la nuit. Begira Lili, ama hortxe dago.Manolo, Jose Mari “Porrotx”, Marije, Joseja Huertas (abesbatzaren zuzendaria). Lehenengo aldian baino hirugarrenean gehiago guztatu zait erakusketa. Armarioen ideia, plaza, bideoa, pailazoak…

Darfur: inplikatuen iritzia

Iparraldeko Eñaut eta Patrizia lagunen lekukotasuna:Agur,Darfurreko umeei buruzko azken mezua urriaren 24ean igorri genizuelarik,aipatuz Otamendira ez zela umerik etorriko, ez ginakien biharamunekogertakariek zer ondorio ekarriko zuten. Geroztik zuei (familia, lagunak, lankideak, ingurukoak) ez dizuegu deus idatzi zuzenean.Pentsatu dugu ongi zela gure ikusmoldearen ematea : Joan den urriaren 25ean Arche de Zoe-ko kideak Txaden atxilotuzituztenetik, ekaitzIrakurtzen jarraitu “Darfur: inplikatuen iritzia”

Darfur-eko haur euskalduna

Egun hauetan prentsan besterik ez da entzuten. Haurrak ez direla umezurtzak, Txadekoak direla eta ez Darfurrekoak, ezkutuko adopzioa dela…Denborak argituko al du kontua! Nik garbi daukat gure lagunek zuten informazioa zinez egiazkoa zela eta horregatik egin zutela gerran dagoen herrialde bateko haur bat etxean aterbetzeko demartxa. Nire babesa eskaini nahi diet hemendik! Agur,Iraila hastapenean idatziIrakurtzen jarraitu “Darfur-eko haur euskalduna”

Uztailean jai

Marijuli Azkue eta Jaione Iriarte lagunak gurean izan ziren uztaileko hirugarren asteburuan. Primeran pasa genuen. Esker  mila  bisitagatik! Amaro Sanchez Iribar lehengusuarekin asteburu pasa polita egin genuen. Altxerrian bainatu ziren lehenenengoz! Nire gaztetako ohitura ezagutu zuten horrela.Peru, Lili eta Amaro. Jabi Beltran eta Jesus Estonba lagunek paella zoragarria prestatu ziguten Hendaiako etxean. Goxua zegoen horratio!Irakurtzen jarraitu “Uztailean jai”