Urdaneta

Leku gomendagarri bat ezagutu genuen aurreko asteburuan. Urdanetan dago eta kostalde guztia ikusten da bertatik. Janari ekologikoa eskaintzen dute. Famili giroan sortutako eta ikuitu hego-amerikarra duen etxe multzo txiki bat da. Goyabe du izena. Berriro ere joango gara bertara. 943-580832 da bertako telefonoa.

Ulia mendia ezagutzera

Ulia mendian izan gara aspaldiko partez. Eguraldia lagun, gustura ibili gara. Paraje ederra da mendia eta itxasoak bat egiten duten hau. Ostruka, behi eta sugandilak izan ditugu lagun. Bide bazterreko marrubiak oraindik heldu gabe zeuden, lastima! Eta ogi goxoa erosi dugu mormoien baserrian. Edateko xelebre bat probatu dugu bertan ura, azukrea, limoia eta ozpina nahastuzIrakurtzen jarraitu “Ulia mendia ezagutzera”