Senegal, erria txikota, inkisizioa eta akelarrea

Getarian kultur eskaintza laukoiztu egin da ni bertan bizi nintzenetik. Azken aste hauetan Senegaldarren eguna, Elkanoren bizitzan oinarritutako Erria Txikota! herri-antzerkia, eta inkisizio dorrean gaztelako errege-erreginen eta elizaren jazarpena eta akelarrea antzeztu zituzten aurreko astean. Azken hau Sustraiak taldeak antolatua. Herritar askok hartu dute parte ekintza hauetan ere, eta gainera kalitate handiko ikuskinak eskaini dituzte.Irakurtzen jarraitu “Senegal, erria txikota, inkisizioa eta akelarrea”

Ez utzi kotxea Gaztetapen

Gaur zortzi pasa zitzaidan. Errioxatik bueltan eta eguna lagunekin Orion eta Getariko San Anton mendian pasa ondoren kotxera hurbildu ginen. Gaztetape hondartza aurrean utzi nuen, beti bezala. Ba oraingoan kristala txikituta aurkitu genuen; bi poltsa falta ziren, tartean eskukoa, kartera, diru, txartel eta enparau guztiekin.Txartelak blokeatzea izan zen zailena, “donde está usted? deletreeme otra vezIrakurtzen jarraitu “Ez utzi kotxea Gaztetapen”

Euskal jaia Getarian

Gauza bitxiak ikusi ditugu asteburu honetan Getarian: idi-parea gurdian haurrak garraiatzen “ibi-busa”, antzar-ahate txakur lehiaketa, 160 getarian euskal dantza eta dantza garaikidea eskaintzen…14 urte arte herriko dantza taldean ibilitakoa naiz. Donostiara ikastera etortzearekin batera utzi nuen taldea.Baina oraingo hau izugarria da, hainbeste lagun dantzaren inguruan urte guztian ikasi eta entsegatzen… Arratsaldeko ekitaldiak nire dantzari garaiaIrakurtzen jarraitu “Euskal jaia Getarian”

Ardi-txakur lehiaketa Mian

Mia-ko  (Meagas) jaiak izan dira. Getariko baserri-auzoetako bat da. Lehen aldiz ardi-txakur lehiaketa antolatu dute. Lau partaide izan dira. Getariko jende andana bildu da bertan. Amak sekula zuzenean ikusi gabe zuen eta Lilirentzat ere berria izan da. “Satisfaction” izeneko pentsua (pankarta gorri-beltza bigarren argazkian) saltzen duen marketin arduraduna genuen alboan eserita eta itzelezko argibideak emanIrakurtzen jarraitu “Ardi-txakur lehiaketa Mian”

Abuztuaren azken txanpa

Arrantzan egin du Peruk (Julen Iribar, Joseba lehengusuaren seme zaharra dago alboan), txalupan ibili gara, sotan jolastu dugu, peipolean, brilean, Askizun, Loidin.Araolaza familia. Eibarko lagunak.Laura, Andoni eta alaba…Gaztetapen olatuak hartzen.Etxeko horman  topatutako kakalardoa.Kale  Nagusian dagoen Zarautz jauregian bisita gidatuan aztarnen berri jasotzen.Aitona  Joxe eta iseko Inozentxiren jaiotetxea, Loidi.Wendy etorri zitzaigun bisitan. Santa Klara uharten pasaIrakurtzen jarraitu “Abuztuaren azken txanpa”