50 urte elkarrekin

Iseko Miren eta osaba Juanitok 50 urte bete berri dituzte ezkonduta. Larunbatean 40 bat lagun bildu ginen Askizuko eliza goxuan ospakizun xume baina berezi batean. Iseko Mirenen anaia, Emeterio Sorazu izan zen ekitaldiaren antolatzailea. http://vimeo.com/moogaloop.swf?clip_id=2078502&server=vimeo.com&show_title=0&show_byline=1&show_portrait=0&color=00ADEF&fullscreen=1Urrezko eztaiak Iribar-Sorazu from Manterola-Fernandez familia on Vimeo. Ikutu berezia izan zuen ekitaldiak: galdera-erantzunez osatutako elkarrizketa hiruren artean, arrosa banaketa, bilobakIrakurtzen jarraitu “50 urte elkarrekin”

Peruk 10 Aititak 86

Bi urtebetetzeak batera ospatu ditugu.Perurenak kutsu berezi bat bazuen, nahiz eta atzo aipatu ez. Bataiatu gabea eta jaunartzerik egin gabea da gurasook hala nahi izan dugulako. 9 ordez 10 urteak ospatu nahi izan ditugu bereziki. Hamarkadaz aldatzea beti da gogoangarria. Bidai ederra eta bazkari goxua (ez hainbeste berarentzat baina tira).Aititari Eibartik irtetea oso gustuko ezIrakurtzen jarraitu “Peruk 10 Aititak 86”

Txibiak Pelaio erara

Hola kontatu dit amak aitak sarritan kontatutakoa: Nire aitaren aiton-amonak (aitona Aia jatorrikoa -Manterola), Getariako Elkano kalean “Pelayonekua” jatetxearen jabe ziren. Amona Teresa oso bihotz onekoa izan itxuraz eta beti dena emateko prest egoten zena. Kiebrak jota itxi omen zuten gerran jatetxea. Ba gurera bueltatuz, Pelayo senarrak “beti txibiyak tinta beltziak jaten aspertuta nago oraintxe”Irakurtzen jarraitu “Txibiak Pelaio erara”

Zorionak eta urte berri on!

Ondo igaro Gabonak, lagunak, eta urte berri on. Hona gure familiaren zorion-agurra. http://video.google.com/googleplayer.swf?docId=7938487181973659603&hl=en Luistxoren itzulpena: Zatozte haurtxoak, zatozte alai Belengo estalpera, hurbildu lasai jauna jaio da-ta, hau zoriona zerutik datorren aingeru ona   Umeen bihotzen amets isila: Olentzero ekarri opari pila ikatza gaiztoa izan bazara bestela poza ta barre algara   2008. urtea zorionekoa izanIrakurtzen jarraitu “Zorionak eta urte berri on!”

Gabonak 2007

Lili ikastolarako prestatzen. Peru aurten gaixo egon da aste guztian, birusa. Santomas egunean Luistxok lantegiko bazkaria zuen eta baserritarrez jantzita joan behar omen zuten lankide guztiek. Gutxienez 7 azken urtetan janzteko proposamenei muzin egin izan die eta harritu egin nintzen halako poztasuna erakutsi zuenean. Baina hara, lanera iritsi eta baserritarrez jantzita zegoen bakarra bera izan!Irakurtzen jarraitu “Gabonak 2007”