Txillida-leku

Euskararen egunaren harira -abenduak 3- Txillida-lekun gidari euskaldunarekin bisita egiteko aukera izan dugu abenduaren 4an. Gerturatu eta Bagerako hainbat adiskiderekin egin dut topo. Itxuraz antolatzailea Euskararen Udal Patronatua izan da baina ez da arduradunik azaldu, beraz, neure burua eskaini dut. Gidaria oso egokia iruditu zait, Txillidaren filosofia modu praktikoan azaldu digu eta eskulturekin jolas egitekoIrakurtzen jarraitu “Txillida-leku”

Plazatik plazera

Kubatik Alexis Diaz Pimienta eta Fernando Murga, laud musika tresna jotzen duen musikaria,  Uruguaitik Mariela Acebedo (Uruguaiko emakumezko payadore profesional bakarra) eta Gabriel Luceno eta Jon Maia eta BeƱat Gaztelumendi donostiarra ikusi-entzun nituen Antzoki Zaharrean; benetako plazerra  izan zen. Hizkuntzen arteko jolasa ederra izan zen, hunkigarria batzuetan, gostagarria gehinetan. Mariela asko gustatu zitzaidan eta baitaIrakurtzen jarraitu “Plazatik plazera”

Hizkuntza alternantzia edo elebitasun asimetrikoa

Euskaldunok hartzaile pasiboei euskaraz egiten diegun heinean, eta orduan bakarrik, irauliko dugu erabilera. Esti Amorrortu, ikerlariari, Erdaldunen euskararekiko aurreiritziak eta jarrerak ikerlanaren inguruan Argian egindako elkarrizketan proposatzen duenarekin bat nator, guztiz. ” (…)Pertsona bat nahiz eta euskaldun osoa ez izan, ulertzeko gai bada, zergatik hitz egingo dugu gaztelaniaz? Nik euskaraz eta berak gaztelaniaz saiatu beharkoIrakurtzen jarraitu “Hizkuntza alternantzia edo elebitasun asimetrikoa”

Kutxako Gaztetxoen Kluba, gaztelaniaz

Larunbatean, urriaren 31ean, Beldurrezko Zinemaldiko pelikula bat ikustera joateko gonbita jaso genuen. “Niko eta izarretako bidea” ikustera joan ginen eguerdiko 12etan, eta aibala!, KutxakoGaztetxoen Klubak antolatutako bideo lehiaketaren sari-banaketa eta bideoen pasea ikusi behar izan genituen, abisurik gabe.Baina, gogorra egin bazitzaigun 40 minutu itxaron beharra pelikula ikusi arte, gogorrena aurkezpenean erabilitako hizkuntzen erabilera izan zen.Irakurtzen jarraitu “Kutxako Gaztetxoen Kluba, gaztelaniaz”

Telp tailerra lagungarri

Bigarren ikastaroa egin berri dut.TELP tailerra Valentzian jarri zuten martxan eta orain bizpahiru urte Euskal Herrian ezagutu zen. Bi saiotan hartu dut parte eta gustura aritu naiz. Tartetxo bat hartu eta ea laster kontatzen dudan bertan entzun eta ikasitakoa. 2008-7-11an idatzi nuen goiko paragrafoa. Gaur, iaz hitzemandakoa bete nahi dut. Hona hemen gogoetarako hainbat esaldi: BainaIrakurtzen jarraitu “Telp tailerra lagungarri”

Bi elkarrizketa interesgarri Koldo Zuazo eta Ricardo Gil Marrerrori

Koldo Zuazori Amagoia Mujika egindako elkarrizketan: “Hizkuntza sendo bat nahi badugu, batua eta euskalkiak, denak atera behar dira aurrera“. Besteak beste euskalki eta batuaren arteko elkarbizitzan orekaren beharra aipatzen du, bata eta bestearen onurak azpimarratzen ditu, eta erabilpenerako pistak ematen ditu eta borobil asmatzen du egoeraren hausnarketan. Ricardo Gil de Marrero Puerto Rocoko epaile euskaldunaIrakurtzen jarraitu “Bi elkarrizketa interesgarri Koldo Zuazo eta Ricardo Gil Marrerrori”

Inkesta Soziolinguistikoaren alde ilunak

Gaurko Berrian (2008/07/12) “Euskararen normalizazioaren erritmo motela dela eta, kezka agertu du Kontseiluak” artikuluan Kontseiluak Eusko Jaurlaritzak orain gutxi aurkeztu duen Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak aztertu, egoeraren larritasuna berriro mahaigaineratu eta inkestaren metodoarekin zalantzak agertu eta aztertzeko asmoa plazaratu ditu. Primeran!Lan hau egitea oso da beharrezkoa.

Etsita nago! eta bi

Mila esker Imanol zure animoengatik! Beharrezkoak ditut.Udaleku, kirol eta enparauen garaia da bereziki uztaila. Urpekaritzan izen eman zuen Peruk, semeak. Euskarazko taldean eman zuen izena. Lehen egunean hiru talderekin topatu ginen; bakarra zen euskaraz.1. Donostian gaztelaniazko ikastarotan haur asko dabil.Norbaitek esan al die guraso horiei ze garrantzitsua den aisialdian euskarazko hautua egitea, batez ere etxekoIrakurtzen jarraitu “Etsita nago! eta bi”