Seinale bat da!

Horixe izan da Santiyo bidearen (bide frantsesa) bigarren eta hirugarren etapak egiterakoan gehien erabili dugun esaldia. Maiatzaren 8an, ostiralean Iruñean kotxea utzi ondoren abiatu ginen autobusean Orreagara. Lehen ezustekoa: autobusa erromesez betea. Orreagan jende oldea aterpean, 120 lagun gurean eta beste talde bat alboko aterpean. Bigarren ezustekoa: erromesak atzerritarrak dira, salbu eta gutxi batzuk.Ongi etorriIrakurtzen jarraitu “Seinale bat da!”

Senda Viva eta Dinosauroen Errioxa

Azkenean Senda Viva ezagutu dugu. Hirugarren aldiaz hurbildu gara eta lehenengoz sartu. Gustatu zait. Batez ere goizean goiz oso jende gutxi zebilen eta ia ilararik egin gabe gozatu dugu atrakzioez. Berriro bueltatuko gara noizbait. Betidanik ezagutu izan ditugun ispilu-magiko, zirku, etxe-sorgindua… berriagoak diren urre-bilaketa, txibi-bilketa eta zetreria topatu daitezke besteak beste bertan. Ondoren Errioxan ibiliIrakurtzen jarraitu “Senda Viva eta Dinosauroen Errioxa”

Japonia, gomendioak

Japoniara joan aurretik hiru blog jarraitu ditugu:Euskal jator batena:Txapela buruan eta ibili munduanEkoizpenerako beltzak erabiltzen ote dituen susmopean dagoena:KiraiEtaUn gato nipon Erdikoak mezu interesgarri hau zintzilikatu du orain gutxi:Japonia:  bidaia prestatu 10 pausutan Hauek dira nire gomendioak: EKIPAIA: Arropa gehiegi (maleta gehiegi alegia) ekarri dugu bidai honetara ere. Jakina, nire errua da hori. Nola ez!Irakurtzen jarraitu “Japonia, gomendioak”

Japonia, eta japoniarrak

Adi hauekin:Zapatak etxeetara, hoteletara, hainbat jatetxetara… sartzeko kendu behar dira. Barrenak uztutzera kumunera zoazenean ere bertan dauden zapatilak jantzi behar dira.Mukiak publikoan kentzea zatarra da.Begietara ez dute luze begiratzen.Oso garbiak dira. Etengabe eskerrik asko eta barkatu esaten aritzen dira. Momentu batean gehitxo eta dena izan daiteke baina Europarako bidean goazen honetan (hegazkinean) europearrekin topo egitenIrakurtzen jarraitu “Japonia, eta japoniarrak”

Japonia, Tokyo

Azpititulua: Ia-ia lurra muxukatu dut. Ez da egia lurra muxukatzekotan egon naizenik.Batez ere nekatuta iritsi garelako. Haurrek hiruzpalau ordu egin dituzte lo. Nik 0. Hori bai, hiru pelikula ikusi ditut: Stardust (xelebrea, haurrentzat ere bai, ipuin erromantikoak gustukoak ditut), Austin readers club (irakurketa taldearena ezagutu dut inguruan; egunen batean ea aukerarik ba dudan), Queen ElizabethIrakurtzen jarraitu “Japonia, Tokyo”

Japonia, hasteko bi argazki

Japonian gaude. Martxoaren 15ean iritsi ginen eta 28an bukatuko da bidaia. Japoniarra sentiaraztean nau argazkiak ateratzeko dudan grinak. Orain ulertzen dut Mendebaldera beraiek datozenean duten kamera-grina: hain da kultura desberdina, dena dela berezia eta ikusgarria. Ginza.Ueno parkean.Kyoton Satomo Ryokan hotelean. Afaldu ondoren “koltxoiak” atera eta bertan lo!Kotatxan.Lena eta Kotatxan.Harrera paregabea egin digute Paulo, Lena etaIrakurtzen jarraitu “Japonia, hasteko bi argazki”