Aurten animatu naiz. Peru eta Lili ikastolako kalderero saiorako urte askotan prestatu ditut baina aurtengoa nire urtea ere izan da. Primeran pasatu nuen.Peruk eragozpen asko zituen mozorrotzeko baina azkenean ondo pasa omen du; seguruenik Aitor lehengusuarekin ibili delako. Alde zaharrean elkarrekin ere ibili ginen.Lilirentzat bigarren saioa izan da: ostiralean ikastolan eta larunbatean nirekin Gehitukoekin batera.Irakurtzen jarraitu “Kaldereroak 2009”
Tag Archives: aisia
Bi antzerki obra: Irudimenezko hiria eta Kanpanilla eta Peter Panen itzala
Bi antzerki obra ikusi ditugu asteburu honetan. Zein baino zein entretenigarriagoa baina aldi berean guztiz desberdinak gaiari, eszenaratzeari edota emaitzari dagokionez. Larunbatean “Irudimenezko hiria” Gorakada taldearen ikusi genuen Munduko ipuin desberdinen artean osatutako puzzle zoragarri bat da. Aktoreak txotxongiloak dira. Gidariak beltzez jantzita daude, txotxongiloari mugimendu guztiz-egokiak eskaintzeaz gain, ahotsa eta keinuekin laguntzen dute pertsonaiaIrakurtzen jarraitu “Bi antzerki obra: Irudimenezko hiria eta Kanpanilla eta Peter Panen itzala”
Bizikleta igogailuan
Donostiako portutik pasealeku berrira igotzeko aspaldi saldu zuten igogailua martxan dago. Atzo erabili nuen lehen aldiz eta gozatu ere bai! Zortzi urte pasa dira azken bizikleta oparitu nuenetik. Eskuetan indar gutxi eta alboratu egin nuen. Azken urteotan gogoa eta indarra berpiztu zaizkit eta uztailean erosi nuen.Handia da, Oronarena, ahozko agurra euskaraz entzuten da lehenengo etaIrakurtzen jarraitu “Bizikleta igogailuan”
2008ko udara
Udara argazkitan:Bi izar Getarian.Karabela portugesa Zarautzen. Sugea Gaintzan.Sagutzarra Zarautzen.Muga. Non daude Lur eta Lili? Eguzki sistema ikasten. Huarteko museo ederra. Mekan dagoen eraikuntza karratu-beltzaren berdina….Ea asmatzen duzun ondorengo argazkietatik zein den museoarena eta zein arte-erakusketa????Huarteko plazan zuhaitzak.Orreaga.Errobi errekan Mariorratzak.Auritz.Olite. Bardeak.Olite.Tabakalera.Expon Euskadi.”Arrakasta handia izan dute aterki eta bestelakoak” entzun berri dut Eusko Jaurlaritzaren ordezkari baten ahotan.Irakurtzen jarraitu “2008ko udara”
Xiba lehiaketa Hernanin
Hernanin kasualitatez Xiba lehiaketa ikusteko aukera izan nuen larunbatean. Asteasu, Idiazabal eta Zizurkil ziren lehiakide. Oso gustura egon nintzen lagun-arteko lehia polita ikusten. Gainera bi lankide saltsan zebiltzan, Zizurkilgo taldekide Leire Muxika eta Idiazabalgo taldekide Eider Alustiza. Lokotx biltzaile aparta da lehena eta lasto-fardo- altzatzaile itzela lehena. Hau bezalako ekimenak zoragarriak dira.
Elurretan etxeko mutilak
Lehen aldia izan dute: Peru eski-alpinoan eta Luis raketekin.Peru ikastolako lagunekin: Eider, Libe, Peru, Manex eta Jon.Astun.Bai bai, Luistxo gidari!
Soroiz versus Nancho Novo
Aktoreak dira biak. Asteburu honetan ikusgai daude Donostian bata eta Antiguan bestea. Ostiralean Soroiz ikustera joan nintzen. Aktore mardula, erregistro askokoa, goxoa, esperientzia anitzekoa horratio. Sommer jaunaren istorioa kontatu zigun, Süskind-ek idatzia, Oñederrak itzulia, Masó katalanak zuzendua eta musika Jabier Muguruzarena da. Antzoki Zaharra ere euskal artearen munduko jendez betea zegoen, aktore andana, musikari asko,Irakurtzen jarraitu “Soroiz versus Nancho Novo”
Urte berria Lanzaroten
2008ari ongi etorria Lanzaroten egin diogu. Peru eta biok orain zortzi bat urte izan ginen ama eta ahizparekin batera. Orduan Puerto Carmenen hartu genuen ostatu. Oraingoan Playa Blancan. Bikain, ederto pasa dugu. Eguraldia lagun izan dugu eta inguruak ezagutzeaz gain, patxada ere izan dugu lagun. Urtarrilaren 1ean, euskal ohitura jarraituz, Peru eta Luistxo Montaña RojaIrakurtzen jarraitu “Urte berria Lanzaroten”
Santu Guztien zubia
Jaione eta Marijulirekin .Xuxen Jaione! Hori da hori itxas-andre itxura!Marijuliren begirada.Elkano berria ababorrean.Belaontzian, balandruan -Getarian hala esaten zaio- ibili ginen Marijuli, Idoia eta hirurok, ZARPAR taldearekin Tilaine ontzian. Isabel Guzman eta ____ dira ozeanografa eta patroia urrenez urren. Lekeitioko itxas-argia ababorrean.Getaia estriborrean. Zarautz brankatik begibistan. Peru, Lili eta Luistxo Salamancan izan dira, zehatzago esanda Vilvestren.Irakurtzen jarraitu “Santu Guztien zubia”
Fu(t)bola gurean
Harrigarriena gustura entzuten ditudala da! Peru eta Luistxo 2. mailarekin oso interesatuta daude, elkar xaxatzen dabiltza azkena aldian Erreala eta Eibarren arteko leian. Garbi dago bakoitza noren alde dagoen. Polita da bien arteko saltsa.Sekula ez zait gustatu asteburuetan fubolak sortzen duen emaitzen grina. Sekula ez nuen Luistxo fubol zalea irudikatu, fubolo egunean izan ezik (EibarrenIrakurtzen jarraitu “Fu(t)bola gurean”