Gehitu Abesbatzarekin Irunen egindako saioa ikusi nahi al duzu?Gustura abestu nuen bertan. Videoa ikusi ondoren ere gustura gelditu naiz. Ea zuri ze iruditzen zaizun.Zure herrira joatea nahi baduzu, jarri harremanetan gehitu elkartearekin.
Tag Archives: abesbatza
Kontzertua Amaia Zubiriarekin
Abenduaren 6an Victoria Eugenia berrituan bi abesti abestu genituen “III. Politika Lesbikoen Jardunaldien” irekiera-ekitaldian. Kamerinoak, eskenatokia, giroa… esperientzi xarmangarria izan da. Amaia oso hurbila eta atsegina izan da taldearekin. Nik miretsi egiten dut. Euskal kantagintzako emakume ausartenetakoa iruditzen zait.
Kontzertua
Artzai Onaren atzekaldean Gau Gorrian hartu genuen parte hiru abestirekin. Nahiko ondo atera zitzaigun saioa. Ondoren abesbatza-kideekin afaldu nuen. Primeran. Jarraitzeko asmoa sendotu zitzaidan larunbateko saioan.