Nire menua, Klaudia Iribar Salegi
Liburuxka bera hemendik ikusi ahal izango da laster. Liburuxkan sartu ditugun bideoen loturak hemendik ere ikusi daitezke: Lau bideo daude ikusgai Youtuben: 1. Ahotsak ekimenak 2008ko apirilean egindako grabaketa: 2. Antxoa Eguneko sari-jasotzeko argazkiak, 2018: Klaudia Iribar Salegi, Antxua Eguna 2018 3. Gastroandere Omenaldiko argazkiak 2019: Gastroandere Omenaldi Handia 2019 4. Solasaldia etxekoekin 2020ko otsaila;…
Klaudia Iribar Salegi, ama, zendu da
2020ko martxoaren 9an joan zaigu ama. Bost aste pasa zien minbizi-diagnosia jakin zuenetik, genuenetik. Otsailaren 1ean jakinarazi zigun, Artetxe medikuak, TAKak argitara ekarria zein mingarria zen. Mina, hori izan da, amak azken 16 hilabetean barnean zuena baina otsailera arte argitu ez dena. Ondoeza eta tristurarekin hasi zen, heriok bisita egin izan balio bezala, argaltzen eta…
Mari Luz Esteban: Andrezaharraren manifestua eta Amaren heriotzak libreago egin ninduen
Mari Luz Esteban-en bi liburutan (Pamielan argitaratuak, biak) jasotako aipuak gorde nahi ditut hemen. ANDREZAHARRAREN MANIFESTUA 2019 “Bat naiz eta askotarikoa, iragana eta oraina, etorkizunola. Zahar izateari heldu ziren emakume libre, borrokalari, inkonformista guztien fusioa eta mutazioa, horien guztien ondorengoa. Beraien indarra, bakantasuna, mina elikagai.” “Gogoan ditut izan direnak, direnak, izango direnak. Neurekin doaz.” “Legeek…
Islandia txundigarria
Abentura itzela izan da. Joan aurretik hasi zen abentura: gutxi eta oso gutxi edo batere ezagutzen ez genuen jendearekin autokarabanan egin behar genituen 12 egun. Arranopola! Hori da ausardia hori! Ba bai. Data iristen zihoan neurrian, kezka batzuk banituen hartutako erabakiaz. Sei lagun autokarabana txiki batean, lo, jatorduak egin, kilometro andana ring-road ia zeharkatuz -…
Ama, Klaudia Iribar Salegi omendu dute Gastroandere Omenaldi Handian
Beste 22 emakumerekin batera omendu dute gure ama baina 8.000 emakume edo gehiago ere omendu daitezkeela adierazi dute antolatzaileek. 2019ko martxoaren 27an egin da Omenaldia Donostiako Udaletxean lehenik eta Gastronomia Elkartean (Elbira Zipitria bidean, Urgulleko igoeran). Ekitaldi hunkigarria izan da. Hemen omenduak eta egitaraua:
NAIZEN Elkartea sortu da (2019_01_26)
Ekitaldia zoragarri atera da. Familiok eta gainerakoek ere gozatu egin dugu. Komunikabideek ohiartzun handia eman diote NAIZEN-en sorrerari. Einarr eta Chloe ETB2an agertu dira.
Elkanoren ereserkia
Elkanoren ereserkia edota Getarikoa. Interneten bila ibili eta aurkitu ez dudanez, hemen jartzea erabaki dut. Aspaldikoa da aurkitu dudan letra. Oker ez banago, eguneratuta dago. Ea aurkitzen dudan letra egokitua. Momentuz hona hemen gure ereserkia: “Gora Elkano” Gora Elkano! Getariar gizon sendoa, izan ziñan ba ludi guziya biratu zuben lenengoa. Zure ibilteak iriki zuten gizakiarentzat…
Dibertsitate xexualaz Mikele Grande
Mikele Grande Oronoz nafarrak 2017an egin zuen TED ekitaldian bere bizipenen aurkezpena. 17 urte zituen.
Esker onez
Lore oro da goxoagoa ihintza badu eta eguzki izpia eta mundua da distiratsuago baldin badu zure moduko jendearen bizia. Eskerrik asko ama, amona.
Klaudia Iribar Salegi, amari omenaldia
Klaudia Iribar Salegi (gure ama), Iribar jatetxeko etxekoandrea, omendu zuten Antxua Egunean, Getarian, 2018ko maiatzaren 4ean (ostirala). Ekitaldian ateratako argazkiekin osatu dugu bideo hau. Prentsan ere agertu zen: Diario de Gipuzkoa Ane Roteta (kazetaria) Osteguna, 2018ko maiatzaren 29an. CLAUDIA IRIBAR LAU HAMARKADETAN IRIBAR JATETXEAREN ARDURA ERAMAN DUEN GETARIARRA “Hemen jaio eta bizi izan naiz beti.…
Kargatzen…
Something went wrong. Please refresh the page and/or try again.
Follow My Blog
Get new content delivered directly to your inbox.