“Amaren heriotzak libreago egin ninduen”

Indar handikoak iruditu zaizkit Mari Luz Estebanen “Amaren heriotzak libreago (ez libre) egin ninduen” (2013 Pamiela) liburuan aurkitu ditudan hainbat pasarte-poesia-prosa zatiak. Gogoan izatea zaila zaidanez, hemen gordeko ditut batzuk: 42. orrialdea BAINA aitor dut amaren heriotzak askeago egin ninduen berrasmatu ahal izateko ibilbide propioa besterik ote bizitza? saminaren saminenean oi paradoxaren barne-indarra! bigarren aldizIrakurtzen jarraitu ““Amaren heriotzak libreago egin ninduen””

Pili Manterola, ahizpa, Euskadi Irratian

“Bihotzeko fonoteka” saioan elkarrizketatu dute Pili, ahizpa. Bere bizitzako 10 abesti aukeratu eta aurkeztu ditu. Hemen audioa: http://www.eitb.tv/eu/irratia/euskadi-irratia/arratsaldekoa/911165/1402514/bihotzeko-fonoteka-pili-manterola/ Pili eta Igor Zalakain, Arzak jatetxeko laborategian dihardu Igorrek. Euskadi irratiko “Sukalde dema” irrati saioan hirugarren urtea hasiko dute udazken honetan.

Korrika 18

Korrika ibili ginen larunbatean Donostian. Bagera eta Antiguaotarrak (kontsumo taldea) elkarteen kilometroak egin genituen. Eta, sorpresa ederra atzo… Berriaren azalean Antiguaotarraken bi kide lekukoa eramaten! hor atzean nago ni, ezkutuan. Aupa Korrika! Ea korrikalari guztiak gehiago erabiltzen dugun euskara aurrerantzean! Argazkia

Erroma 2013

Seme-alabekin izan berri naiz Erroman. Argazki guztiak. Primerako bidaia izan da.   Aurretik antolatutakoak bete-betean asmatu ditugu. Bidaia Donostiatik abiatuta. Apartamentua Tiber alboan, Navona plazatik bi minutura oinez, lasaia eta isila den kale zahar eta estuan. Oinez asko ibili gara. Sant Angelo eta Vatikanoa etxetik irten eta bertan zeuden; Navona eta Fiori bi kaletara, ParthenonIrakurtzen jarraitu “Erroma 2013”