Getariako baleak

Bai, pluralean idatzi dut, nahita. Donostiako Akuariumean bisita gidatua egin berri dut urrian. Balearen hezurdura famatuaren azpian ginela, gidari prestuak halamoduzko laburpen bat egin zuen. Banekien datuak falta zirela laburpen horretan eta bilaketa lana egin nuen. Gidariak, jator, onartu zuen informazio osagarria jasotzea. Hona hemen bildutakoa. Gipuzkoako kostaldean bale asko ibili zen garai batean bainaIrakurtzen jarraitu “Getariako baleak”

Getaiko euskera

Getariako hizkera eta ahozko ondarea biltzen dituen GETARIAKO AHOTSAK egitasmoaren emaitza da GETAIKO EUSKERA liburua. Hainbat herritarrekin eginiko elkarrizketen bidez, Getariako euskara, ohiturak eta bizimodua jaso zituen Ahotsak taldekoek, tartean, Asier Sarasuak, duela urte batzuk, azken 50 urtetan hainbeste aldatu diren eta oraindik ere elkarrizketatuen oroimenean zeuden hainbat pasarte jasoz. Lana hiru fasetan burutu da.Irakurtzen jarraitu “Getaiko euskera”

Elkarrekin esnatzeko ordua

Kirmen Uribek 2016an Susa argitaletxean atera zuen liburua da “Elkarrekin esnatzeko ordua”. Irakurle taldean lantzeko irakurri dut. Hasiera aldapa gora egin zitzaidan, estiloa, gaia… Baina erdialdetik aurrera, guztiz lotua egon naiz irakurketarekin. Errealitate fikzionatua eta dokumentazioa lana ditu ardatz liburuak. Ondarruako Urresti familian oinarritu da istoriari hurbiltasuna emateko. 20. mendeko haserak kontatzen dizkigu, Euskal HerriarenIrakurtzen jarraitu “Elkarrekin esnatzeko ordua”

Kruzeroa

Uda honetan Baltiko itsasoan ibili gara. Horretarako, itsasotzi handi batean mugitu ginen. Hara non, arduradun batek esan zigun Bilbotik pasako zirela hurrengo bidaian eta, hara non, albiste izan den itsasontzi bera Bilbon. Bidaiari bat lehorrean gelditu zen eta astebetera azaldu da Donostian!!! San Petesburgotik atera ginenean, bikote baten zain ordubete atzeratu zen irteera… Getxotik irtetenIrakurtzen jarraitu “Kruzeroa”

Denok izan beharko genuke feminista

TED hitzaldi saio famatuan eman zuen saioa Chimamanda Ngozi Adichie nigeriar estatubatuarrak. Bertan emakumeok bizi ditugun egoera baztertzaileak modu atsegin eta ulerkorrean aurkezten ditu eta ulergarriak dira oso, nahiz eta, batzuk, Nigerian kokatutakoak izan. Bestalde, agurrak gizon eta emakume artean nolakoak diren adierazten duen testu hau ere, “I`m a woman, shake my hand, damn it”Irakurtzen jarraitu “Denok izan beharko genuke feminista”