Marijuli Azkue Arrastoa, laguna

Marijuli hil da 2014ko abenduaren 19an. 46 urte zituen eta bapateko heriotzak eraman zuen gure albotik. Ezin dut sinistu. Atzo bertan, aspaldiko ezagun batek Hezkide eskolan egindako Susperketa Soziokulturaleko ikastaro ezin probetxuskoagoa gogorarazi zidan. Clemente irakaslea, Pablo ikaskidea eta Marijuli. Ez zekien hilik zegoela. Atsekabe handia hartu du. Nik ere bihar/etzi ikusiko dudala iruditzen zait.Irakurtzen jarraitu “Marijuli Azkue Arrastoa, laguna”

Euskara ikasi eta praktikatzeko IKT baliabideak

Artikulu hau Azpidazkiko webgunetik hartua izan da. 1-Euskara 0tik ikasteko bi wiki daude: http://www.wikilearning.com/curso_gratis/curso_de_idioma_euskera/5971 http://es.wikibooks.org/wiki/Euskera/Indice 2-Ikasbil webgunean milaka eta milaka artikulu, testu, bideo eta audio daude. Denak daude banatuta mailaren arabera, 1A, 1B, 2 eta 3. mailak alegia. Horrez gain, batzuk didaktizatuta daude, hau da, ariketa egiteko modua eskaintzen dizu webguneak berak. Eta ez horiIrakurtzen jarraitu “Euskara ikasi eta praktikatzeko IKT baliabideak”

Amak 80 urte egin ditu

Urte hasieratik behin eta berriz entzun diogu aurten (2014) 80 urte bete behar zituela eta urte garrantzitsua dela beretzat. Osasunez nahiko ondo dabil eta lanean ere tinko dirau, batez ere gelen alokairuarekin. Urtebetetze oparia aurten berezia izan behar zuen: amaren bizitzako argazki-bilduma eta merienda sorpresa. Pili ahizpa eta biok erabaki genuen merienda sorpresa antolatuko geniola,Irakurtzen jarraitu “Amak 80 urte egin ditu”

Santiyo bidearen 2. zatia bizikletaz

Lau egunetan 100 kilometro egin ditut bizikletan, Iruñean hasi (han utzi genuen 2009an, Marijuli, Jaione eta hirurok) eta Logroñoraino iritsi nintzen. Slow cycling egin dut, lasai ibili, bizikleta eskutan igo ditut aldapa asko, masustak jan ditut bidean, marraztera gelditu naiz, erakusketa eta elizetan gelditu naiz… Erronka haundia, bakarrik joan naizelako, eta emaitza oso baikorra izanIrakurtzen jarraitu “Santiyo bidearen 2. zatia bizikletaz”

Lagunekin nola bidaiatu

Bost arrisku: 1. Bapatean, ezaguna ezezagun bihurtu da. Bakoitzak bere planak ere egin.2. Inork nahi ez duen gela. Zozketa egin.3. Jatorduak. Denek aukeratu.4. Atsedena versus parranda. Erdibidea.5. Polizoia: triste penitentea. Zulotik ihesi. Gomendagarriak ez diren 10 bidailagun: 1. Beti berandu dabilena.2. Desagertzen dena. Ezin du taldean ibiltzea jasan.3. Maitemindu berriak.4. Ama-aita perfektua. Bereak oso ondoIrakurtzen jarraitu “Lagunekin nola bidaiatu”