Atzerri

Mikel Antzak 2012an argitaratu duen eleberria da Atzerri; autofikzioa omen da eleberriaren muina. Oso gustura irakurri dut. Galderak ere sortu zaizkit ea argitzeko bidea egiten dudan.Interesgarria egin zait sasian, erbestean, ihesean egon den etakide baten bizipenak irakurtzea. Ebook-ean irakurri dudan lehen liburua ere izan da eta gustatu zait esperientzia; erosoa da oso, batez ere oheanIrakurtzen jarraitu “Atzerri”

Ez naiz ni

“Ez naiz ni” irakurri berri dut, oparitu ere bai. Gustatu zait; istorioak sinesgarriak dira, batzuk oso hurbilekoak. Karmeleri irakurri diot emakume galduen inguruko istorioak direla, nik galduak baino bizirauteko borrokan sentitu ditut, isiltasunean, barrura begira, barne muinetara begira. Gainera, laburmetraiak egiteko modukoak iruditu zaizkit batzuk. Arantzaren bat ere aipatzearren, ipuin batzuk bukaera azkarregia dutela irudiIrakurtzen jarraitu “Ez naiz ni”

Urtebetetze festa, Castillo Suarez-ena

Poesia narratiboa da Castillok erabili duena liburu honetan. Elkarrizketa interesgarria egin diote Euskal Herria irratian. Ea gustatzen zaizkizun, niri bezala, bi poema hauek: 22.  orrialdea: Askatasun eremua Ezin dira artxiboetan gorde maitasun adierazpenak. Zergatik gordetzen ditugu orduan buruan bikotekide ohiaren urtebetetze eguna, abandonatu gaituenaren argazkia eta traizionatu gintuenaren muxua. Nahigaberik ez izatea beste ametsik gabe,Irakurtzen jarraitu “Urtebetetze festa, Castillo Suarez-ena”

Zinemaldia 2012 made in marije

Aurten bost pelikula ikusi ditut, beno egia esan, hiru zine-aretoetan, osorik, beste baten hasiera bakarrik eta bosgarrena etxean ikusi dut, pirateatua. Gehien gustatu zaidanarekin hasiko naiz: “Rhino season” sail ofizialean, non Monica Bellucci italiarrak lan sakona egiten duen. Filma poesia da. Zuzendariak Donostian sariak jaso izan ditu; bere herrialdetik kanporatu zuten orain lau urte, Irandik.Irakurtzen jarraitu “Zinemaldia 2012 made in marije”

Emakumeek idatzitako liburuak izan ditut azken asteotan eskutan. Irakurritakoetatik lau hauek gomendatu nahi ditut: Gustura irakurri dut “Garbiketa” Estonian kokatutako historia-fikzioa. Finlandieratik zuzenean euskaratua, oso itzulpen ona iruditu zait. Bi hitzetan: erraz irakurtzen den istorio krudela. Xabier Mendiguren Elizegik facebooken gomendatuta irakurri dut “ni, Vera“; barruraino iritsi zait Itxaso Martinen kontakizuna, batez ere bigarren zatia,Irakurtzen jarraitu

Oña

Udara honetan egindako planen artean Burgosera egindakoa azpimarratuko dut. Oña herri txiki eta interesgarria iruditu zait. Historia handiko herria da. Abuztuko bost egunetan El Cronicon izeneko herri antzerkia egiten dute. Herriko 100 lagunek hartzen dute parte. Monastegiaren sorrera eta erregeen arteko liskarrak dituzte gai, hori bai, historia beraien mesederako irakurrita beti ere. Aurtengo azken saioanIrakurtzen jarraitu “Oña”

Simone White eta Pablo de Naverán

Simone Weir abeslari hawaiarra Getariako Balentziaga museoan eman zuen kontzertuan ezagutu nuen, Pablo de Naverán, berriz, Zumaiako konbentuan eman duen kontzertuan. Bakarrik etorri zen, bandarik gabe. Gitarra izan du lagun bakarra. Ahots goxoa, sarkorra, aldakorra, dantzaria… du. Abestien gaiak, aldiz, sentimentu, emozio, injustizi eta antzeko gaiak ikutzen ditu. Naverán, berriz, birtuosoa da biolontxeloarekin. Bach maisukiIrakurtzen jarraitu “Simone White eta Pablo de Naverán”

Ilargipean

Ze atsegina izan den Ilargipean irteera! Artikutzan antolatutako bisita bereziagorik! Pako Zufiaur naturalista-irakaslea, kataloxkarekin ilargiari so, txori-migrazioari adi. Ostiraletik larunbatera ilargiari eta naturari so, migrazioa, txoriak, kabiak etab. “Ekainaren 1 eta 2an, Pako Zufiaur naturalistaren eskutik, Artikutzan ekintza berezia eskaini zen: hegaztiei buruzko jardunaldia izan zen eta ia ilargi betea zela aprobetxatuz eta teleskopioak erabiliz,Irakurtzen jarraitu “Ilargipean”