Islandia txundigarria

Abentura itzela izan da.

Joan aurretik hasi zen abentura: gutxi eta oso gutxi edo batere ezagutzen ez genuen jendearekin autokarabanan egin behar genituen 12 egun. Arranopola! Hori da ausardia hori!

Ba bai. Data iristen zihoan neurrian, kezka batzuk banituen hartutako erabakiaz. Sei lagun autokarabana txiki batean, lo, jatorduak egin, kilometro andana ring-road ia zeharkatuz – 3.000 kilometro inguru, 1.332 ditu ring-road-ek -. Pelikula farregarria edo drama bat izan zitekeen.

Ba oso ondo atera da. Ezin ukatu momentu kritikoak egon direnak baina farre eta algara eta antolaketa txukuna gailendu dira, ez izan zalantzarik.

Islandia miresgarria, izugarria, txundigarria, ederra, harrigarria, ezustekoz betea begitandu zait. Ze ederra den Artikotik hain hurbil dagoen lurralde zuri, berde, marroi, beltz eta urdina. Kontrastez betea, animaliz josia, jendez hustua, hur beroz goxatua. 14 egun egin ditugu guztira eta landa-guneak aztoratu nau, ezin pentsa ahala erakarri nau, ahozabalik utzi nau.

Zaila egin zait bertako leku-izenak ikastea, ezinezkoa egia esan. Skeiðarársandur glaziar handia, Dettifoss ur-jauzi ikaragarria, Husavik-ek ikusitako baleak, Kraflan Viti – infernoa – kraterra eta Leirhnjukur laba eta Energia-fabrika, Hverir-en lurrazpiko fumarolak eta lokatsa irakiten, Grjotagjako kobazuloa “Game of thrones”en azaldutakoa, Mývatn lakuari begira ur geothermal beroak eta gezurrezko kraterrak, Snæfellsjökull parke babestua, vikingoen museoa, Asbyrgi kainoa, Strokkur Geyserra, Gullfoss ur-jauzia, Eiriksstadirreko vikingoen etxea eta aztarnak etab.

Eta animaliak bere habitatean ikusi eta gozatu ditugu: lanperna-muxu hegaldi azkarrean, itsas-enara pinpirin eta kume-babesle erasokorrak, txibarta tripa erakuslea, mika-balea, sasi izurdeak, itsas-txakurrak eta itsas- elefanteak.

Berezia izan da gaurik ez izatea. Lau orduko iluntzea besterik ez dugu izan, hamabietatik lauetara edo. Gainontzekoa egun argia izan dugu. Eguraldia ere lagun izan dugunez, eguneko 16-17 ordutan esna egon gara eta etekin handia atera diogu bidaiari, bereziki autokarabanan ibili garen egunetan. Euria eta haize bortitza bi egunetan bakarrean izan genituen, lehen bietan; hori bai, haizea korapilo askokoa izan zen gauean beldurra pasa nuen.

Bidaiaren ardatzetako bat “Woman at war” filma (Mendiko emakumea) izan da. Azken gauean ikusi genuen elkarrekin. Hori da hori indarra, ausardia eta konpromisoa naturarekin. Etxean ikusi dut “Horses and Men” (Zaldi eta gizakien inguruan) filma. Biak ala biak zuzendari berdinarenak dira eta ederrak izateaz gain, oso iradokitzaileak dira. Islandiaren izaera ezin hobeto jasotzen dute. Islandia bera dira.

2019ko uztailaren 25ean iritsi ginen Islandiara eta abuztuaren 8an utzi genuen.

Uztailak 25, 1. eguna: Keflavkik, Vikingoen museoa.

26, 2. eguna: fumarolak, ezkontza, Geyser Hierardedy. Jeitsiera errepidean lo, kanpin librea.

27, 3. eguna: eliz polit baten alboan gelditu eta pribatua zelakoan, bidali gintuzten; errepidean kanpin librea.

28, 4. eguna: Vic, euria, kanpina, mobilaren bila ia hiru orduko bidean atzera.

29, 5. eguna: Hofn. Kanping librea itsas ertzean, haizea eta euria, beldurgarri. Goizean Vestrahorn, Viking ostatuan gosaria eta pelikularako herria vikingoa. Iparamerikarren zona militarra.

30, 6. Gufufoss urjauziari begira lo, kanpin librean, Seyidossfordur alboan. Fiordoa, tailerra…

31, 7. Thorshofn, kanpin txikia, kobratzeko arazoak.
Abuztuak 1, 8. eguna: Dettifoss urjauziaren alboan, parking borobilean, desertuan.

2, 9. eguna: Laugar, kanpin kristaua. Husavikeko bidean (baleak ikustera goaz bihar).

3, 10. eguna: Hjaltery: arenkeen erreinu-ohia; auzo-festa:suak, bainua, festa, parrila, arenke fabrika zaharra erakusketa leku; bainera beroa eta bainua Artikoan. Kanpin librea.

4, 11. eguna: itsas-txakurrak,itsas-enarak… Hvmmastdeiko kanpinean.

5 , 12. eguna: Sumendia, glaziarra, Hellisandur parke-naturala.

6, 13. eguna:

7, 14. eguna: Kefliavik-en lo egin eta goizean goiz etxeruntz abiatu ginen.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: