Amak 80 urte egin ditu

Urte hasieratik behin eta berriz entzun diogu aurten (2014) 80 urte bete behar zituela eta urte garrantzitsua dela beretzat. Osasunez nahiko ondo dabil eta lanean ere tinko dirau, batez ere gelen alokairuarekin.

Urtebetetze oparia aurten berezia izan behar zuen: amaren bizitzako argazki-bilduma eta merienda sorpresa.

Pili ahizpa eta biok erabaki genuen merienda sorpresa antolatuko geniola, juxtu bere urtebetetze egunean, irailaren 1ean. Astelehena eta lehen lan eguna izanda, jai hartu nuen eta Pilik, aldiz, Txoriene programarako lehen grabazio eguna izan du.

Bion artean lotu genuen janari eta edariarena. San Rokeko egongela, berriz, batez ere nik egokitu nuen eta Lilik lagundu zidan apaintzen.

007

Iribarren bazkaldu genuen Peru, Lili eta hirurok ama eta bere senideekin, osaba Juanito, Jexux eta Iñaxio, eta iseko Miren, Manoli eta Iñaxitarekin.

Iseko eta osabei esan nien San Rokera kafea hartzera gonbidatuko nituela bazkalostean (aspalditik zekiten meriendarena) eta baietz esateko ze ama kapaz da ezetz esateko. Oso ondo egin zuten antzerkia.

San Roken dena prest zegoela iritsi ziren Manterolatarrak, iseko Jexuxita eta Faustina, Marije eta Jon, Ximer eta Itziar, Ainhoa senarra eta bi haurrak, Maite eta senarra.

Ama senideekin bidean zetorrela Antoni lehengusua eta Mertxora lagunarekin egin zuen topo kalean. Meltxorak lore sorta eder bat zuen eskuetan. Hor hasi zen ama txoratzen.

Bi aldiz abestu genion zorionak eta ama hunkituta agertu zen. “Baina zuek danak jakinda, nola ni ez naiz enteratu???”
 

016

Argazki guztiak ikusi.

Amaren argazki-bilduma:

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: