Emakumeek idatzitako liburuak izan ditut azken asteotan eskutan. Irakurritakoetatik lau hauek gomendatu nahi ditut:

Gustura irakurri dut “Garbiketa” Estonian kokatutako historia-fikzioa.
Finlandieratik zuzenean euskaratua, oso itzulpen ona iruditu zait. Bi
hitzetan: erraz irakurtzen den istorio krudela.

Xabier Mendiguren Elizegik facebooken
gomendatuta irakurri dut “ni, Vera“; barruraino iritsi zait Itxaso
Martinen kontakizuna, batez ere bigarren zatia, Vera bera hizlari
denekoa. Famili konstelazio baten tankera ere hartu diot. Arrasateko
Santa Ageda zoroetxeaz oroitu naiz,
liburuan izenik aipatzen ez bada ere. Gomendagarria, oso, alde batetik,
garai bateko gizartean bekatua nola bizi zen ezagutzeko, eta, bestetik,
emakume askok senarrengatik jasotzen zuten tratuak zer nolako ondorioak
izan zitzakeen ezagutzeko. Zorionak, Itxaso!


 
Bere aitaren alaba” kontakizun erraza da, hiru ahizpen artekoa eta aitarekin izan duten harremanari lotua.

Laugarrena “Emakume bat” da. Idazleak bere amarekin izandako harremana kontatzen du, alzeimerrarekin hil ondoren, harekiko harremana osatze aldera. Deigarriak egin zaizkit amaren inguruan esaten dituenak.

%d bloggers like this: