Ze atsegina izan den Ilargipean irteera! Artikutzan antolatutako bisita bereziagorik!
Pako Zufiaur naturalista-irakaslea, kataloxkarekin ilargiari so, txori-migrazioari adi.
Ostiraletik larunbatera ilargiari eta naturari so, migrazioa, txoriak, kabiak etab.
“Ekainaren 1 eta 2an, Pako Zufiaur naturalistaren eskutik, Artikutzan
ekintza berezia eskaini zen: hegaztiei buruzko jardunaldia izan zen eta
ia ilargi betea zela aprobetxatuz eta teleskopioak erabiliz, gauez
migratzen duten hegaztiak ikusteko saiakera egin genuen bertan
elkartutakoek. Naturako behaketetan pazientzia handia beharrezkoa dela
argi geratu zen! Iluntzean eguraldia lainotu bazen ere, hegaztiei
buruz bitxikeria ugari kontatu zituen adituak.
Jardunaldia
osatzeko, zenbait hegaztiren kantuak ezberdintzeko oinarri batzuk azaldu
ziren, eta Artikutzan jarrita dauden habia-kutxen jarraipena egin zen,
horietakoren batean kaskabeltz jaio berri batzuk aurkituz! Gau ezberdina
eta berezia izan zen! Seguru errepikatuko dugula!” antolatzaileak idatzitako kronika.
Pako Zufiaurrek bere ezagutza transmititzeko izugarrizko gaitasuna du, pasioz erakutsi zigun natura.