Errenta aitorpena probestu eta Aldundiarekin harremanak euskaraz eskatzeko

Aurten, Gipuzkoako Foru Aldundiak Errenta aitorpenaren garaia probestuko du euskaldunoi galdera bat egiteko:

Aldundiarekin harremanak euskaraz izan nahi al dituzu?

Aitorpen modalitatearen arabera bereizi daiteke eman behar dituzun urratsak:
internetez, paperean, autolikidazio proposamena onartuta edo aitorpen mekanizatuaren kasuan egin beharrekoa zehaztu dute Ogasuneko Euskara batzordekideek.

Hona hemen eman behar dituzun urratsak.

Interneteko aitorpena:

  • Interneteko nabigatzailearen hizkuntza konfigurazioan, euskara aukeratu;
  • Aldundiaren webetik Zergabidea laguntza programa jaitsi eta aitorpen berria sortu;
  • “Aitortzailaren datuak” atalean, euskara aukeratu komunikazio hizkuntza moduan;
  • “Datu pertsonalak” atalean: a) Euskara aukeratu Ogasunarekiko harremanetan hobetsitako hizkuntza; b) Identitate eta harreman datu jakin batzuk beste foru departamentuei uztea baimendu.

Paperezko inprimakia:

Inprimakiaren lehen orrian:

  • Euskara aukeratu Ogasunarekiko harremanetan hobetsitako hizkuntza;
  • Identitate eta harreman datu jakin batzuk beste foru departamentuei uztea baimendu.

Autolikidazio proposamena:

  • Proposamena onartzean: a) 902 100 040 telefonora deituz gero, 1 zenbakia sakatu, Errentakoekin euskaraz egiteko; b) Internetez eginez gero, 3. pausoan harremanak euskaraz izan nahi dituzula aukeratu.
  • 030 eredua bulego tributario batean aurkeztu edo korreoz bidali, identitate eta harreman datu jakin batzuk beste foru departamentuei uzteko.

Aitorpen mekanizatua:

  • Euskaraz zuzendu errenta bulegoko errenta teknikariari;
  • Teknikariari aitorpenaren likidazioa euskaraz egiteko asmoa adierazi;
  • Teknikariak galdetzean , Ogasunarekin harremanetan hobetsitako hizkuntza euskara aukeratzen duzula erantzun;
  • Identitate eta harreman datu jakin batzuk beste foru departamentuei uztea baimentzeko, 030 eredua aurkeztu: a) Aitorpena bulego tributario batean egiten baduzu, erregistroan aurkeztu eredua; b) Aitorpena errenta bulego batean egiten baduzu, harrrako langileak hartuko dizu eredua.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: