Urteberri on, Amona!

Oso gustura ikusi dut; asko gustatu zait, farre-algarak bota ditut lehen
zatian; bigarren zatian, eta bukaera jakin arren -hala gustatzen
baitzait-, tentsioa muturreraino eusten du filmak.

Xabie Mendigurenek Sustatun idatzitakoarekin bat nator, guztiz.

Argian, Mikel Garciak:

Telmo Zigilua

Mundu woodyallenianoaz eta Medem-unibertsoaz hitz egiten den bezala, ezinbestean Telmo Zigilua aipatu behar dugu Urte berri on, amona!
filmaz mintzatzerakoan. Ohiko umore beltza primeran erabili du
zuzendari zarauztarrak, eta komedian drama (edo draman komedia)
txertatzeko duen gaitasunari tragedia eta thriller ukituak gaineratu
dizkio oraingoan. Emaitza, genero batetik bestera maisuki jauzi egiten
duen istorio basatia, bukaeraraino tentsioan mantentzen zaituena.

Jun ikustera, benetan merezi du-eta!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: