Balearen irudi tristeak

Gaur goizean, Juanmari, lankide zarauztarrak esan dit: “hi, Zarautzen balia agertu dun; gu beti izan gaitun balea harrapatzen trebiak, kar-kar-kar”.

Bere hitzak entzutearekin batera, Imanol Lizartzaren “Horrelabizibaginabeti.com” blogean ikusi dut lehen argazkia.

Getariar eta Zarauztarrak ahoberotzeko “balia, nongua? nork harrapatua?” entzutearekin nahikoa dugu. Algara batzuk ere egin ditugu ixtorio zaharraren ingurumarian.

Kitzikagarria ere bada gure kostaldean oraindik baleak badirela jakitea.

(Itxuraz zeroiak edo kaxaloteak buruan zituen markak, txipiroi erraldoien aurkako borrokan egindakoak omen ziren: http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2011/08/30/sociedad/euskadi/el-cetaceo-tenia-grandes-marcas-en-la-cabeza-a-causa-de-luchar-con-gigantescos-calamares)

Baina, bideo hau ikusi dudanean tristura sentitu dut; baleak pena eman dit, bihotzmina sentitu dut; gutxi sufrituko ote zuen!

http://tb.berria.info:8080/berria11/bideoak/dist/flowplayer.commercial-3.2.5.swf?0.7651082722996319

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: