Korrika malko eragile

Atzo Lorkan -Nafarroan- geunden Donostian Korrikaren azken kilometroa egiteko aukera galduta; dena den han ere korrika egin genuen -kar,kar,kar-. Bazkalordurako iritsi ginen eta Trinitate plazan estu-estu egon ginen Gose entzuten, besteak beste.

Baina, gaur, biharamunean, Hamaika telebistan ikusi dut azken kilometro hori: ufa, malkoak atera zaizkit; emozio atseginak esnatu zaizkit -poza, hunkidura, zoriontasuna, gozamena, alaitasuna, plazerra, baikortasuna, eta, batez ere, esker ona.

Esker ona AEKri: egin duen lanagatik, urtetako esfortzuari esker Korrika sendotu duelako, garai zailak gainditu dituelako, euskararen alde dihardugunontzat indartzeko, energiak biltzeko balio duen ekitaldi hau bi urtean behin eskaintzen digulako.

Ilazki Serranoren emozio ezin eutsia ederra izan da!

Aldiz, eguneroko bizitzan gaztelaniaz egiten duen korrikalariren bat ikusi dut, eta hipokresia hori mingarria egin zait.

Mila esker aurrera egiteko eman didazuen indarragatik! Aupa zuek!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: