“Joan” ikuskizuna

Patxi Zubizarreta eta bere ahots eztia;Joserra Senperena eta bere hatz bihurriak; ekitaldi intimo, barnerakoia izan zen atzoko Victoria Eugenia Klub aretoan estreinatu zuten emanaldia.

Goxoa iruditu zitzaidan ikuskizuna; bereziki Patxiren ahots eztia eta Joserraren fado ederrak, sakonak gozatzeak plazerra eskaini zidan.

Liburutik ezezik, besteak beste, Berriako artikulu bat irakurri zuen Patxik; bere garaian irakurri nuen artikulua eta bitxia izan zen oroimean gelditutako artikulu hura errezitaldi batean entzutea. Lehen ipuinak ere -txinatarra- errealitatearekin bat egiteko bidea eskaini zidan; aurreko egunetan seme-alabekin ikusitako Narnia 3 pelikularen lehen eszenak ipuin horretan du-eta jatorria. Eta, sentsuala izen zen, oso, aspaldiko maitalearekin enkontrua; tristura, melankolia, gorrotoa… baina, guztiaren gainetik usainaren tiradizoa, hatsaren berotasuna… eta Patxiren ahots eztiz buztia… iufifi!

Gazteizen emanaldi berdintsua eskainiko dute apirilaren 6an.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: