Gaur, martxoak 24, ETB1eko eguerdiko albistegian Sanz entzun dut gaztelaniaz bere agurra egiten, lasai-peto, une bereko itzulpenik gabe, azpititulurik gabe, to!
Ahozabalik utzi nau gaiaren trataerak.
Arratseko albistegia ere ikusi dut eta zine-aditu bat jarri dute gaztelaniaz Elizabeth Taylor Zinemaldian mozkortuta azaldu zena gogoratuz; oraingoan ere itzulpenik ez.
ETB1eko politika hau normaltasun eta askatasunerako eredu al da?
Bultzatzen al dute ETB2an euskara dakienak euskaraz egin dezan -gaztelaniaz egitea eskatu gabe-? Atzo bertan, Koldo Mitxelenaren lanen bildumaren berri eman zuten, Gipuzkoako Foru Aldundian egindako prentsaurrekoaren zati bat eman zuten, baina oso motz, euskara apenas entzun zen; aldiz, ETB1ean albiste berdinean aurkezpen zati luzeagoa eskaini zuten.
Oso larria iruditzen zait jokabide-politika hau! Aldatzeko urratsak eman hitzazue Legebiltzarrean, mesedez, euskararen alde zaudeten alderdiak!