“Manta” antzerki obra

Dferia-ren barruan ikusi dudan antzerki-obra bakarra izan da “Manta”.

Hijab-a ardatz duen obra zela, besterik jakin gabe joan ginen, eta, tarteka aspertu ere egin nintzen, mugimendu gutxiko unetan edo errepikakorretan, hain zuzen.  Tira, begiak bakarrik mugitzen zituela pasa zituen 10 bat minutu antzezleak obraren hasieran.

Amaieran, elkarrizketara gelditu ginen; eskerrak! argitu zitzaizkidan hor ilunak eta konprenitu nuen hobekiago obra bera, artistaren sakontze-lana.

Testu hau -oso ondo adierazten du obraren muina- irakurri gabe joan nintzen obra ikustera:

Héla Fattoumi artista txikitan, emakume tunisiarren Safsari ( buruoihal
zuri) delakoarekin ibili ohi zen jolasean, haurrak handi izatera
jolastu ohi diren bezala amaren txapinak jantzita. Neskatoa zenean,
tradizio arabiar-musulmaneko debeku multzo batean ardaztutako
hezkuntzak blaitu zuen. Halabehar hari ihes egiteko, irakurketan
murgildu zen, eta hark erakutsi zion auzitan jarri beharra zeukala
nahitaez bere jatorrizko kulturaren zenbait alderdi, askatasunaren
kontrakoak baitziren. Andre heldu delarik, jabetzen da tradizio hartako
zenbait alderdiri ihes egitean izan duen zorteaz eta dantza egitea
aukeratu du, bere ibilbideko ekintzak beti mugimenduan jartzen dituen
artista izatea. Azken urteotan, hijab-aren erabilerak, askotan agertu
baita komunikabideetan, gauza asko jarrarazi dizkio auzitan, hari inoiz
men egin beharrik izan ez duen honi. Azkenean, jantzi horietako bat
erosten ausartu zen, jantzi egin zuen, barruan sartu zen sentitzeko.
Sentipenak hasi ziren bera betetzen, gidatzen, eramaten. Geldi egon,
keinu bat egiten ausartu, mugitzen, dantzatzen… Halaxe jakin zuen
bilatu egin behar zuela, gorputzaren bidez esploratu; eta ulertu zuen
prest zegoela jantzi hartatik abiatuta arte-keinu bat saiatzeko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: