Tuberkulosia

Tratamentu berri bat –infliximab
izenekoa- hasi dut orain bi hilabete dudan psoriasi-artritisaren
eragina murrizteko. Aurretik hainbat proba egin behar izan nituen eta,
tartean, tuberkulosiarena. Sekula ez nuen pentsatuko proba horrek
tuberkulosi latentea dudala adieraziko zuenik; latentea da, bai: ez dut
sintomarik baina hor dago, isilik, baldintza egokien zain pizteko.

Beraz, tratamentu berri hasi aurretik, tuberkulosia lokartzeko botika-multzo bat hartu behar izan nuen, redios!

Tuberkulosia Euskal Herrian nola dagoen jasotzen duen artikulu interesgarria kaleratu zuen Berrian orain gutxi: Kontrolatua, baina ez ezabatua.

2 erantzun “Tuberkulosia” sarreran

  1. Aupa, Marije, aspaldiko!Tuberkulosiarena oso gauza zabaldua da. Niri ere egin zidaten proba eta medikuak badaezpadako tratamendua aholkatu zidan. Nik ezetza eman nion, oso gogorra izateaz gain luzea zelako. Hori bai, ez zidan eraginik egiten tuberkulina positiboak ezertan ere.Animoa baino baino ezin dizut bidali. Eta besarkada handi bat, jakina!

    Atsegin dut

  2. Eskerrik asko zure adoreagatik. Egia esan 9 hilabeteko tratamentua 3tara jeitsi zidan, botika aldatuta. Etorkizunean infekzio hori eta bestelakoak ekiditea da helburua.Juxtu atzo nicdutnik programan ikusi zintudan; ederto. Zure blogaren jarraitzaile nauzu; gustura irakurtzen ditut zure hausnarketak. Denbora eta kemena badituzu, horratio! Segi horrela!Muxu bat.Marije

    Atsegin dut

Eman erantzun bat Eskerrik asko Leire-ri Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: