HUHEZIkoek eman dituzten arrazoiekin bat egiten dut:
HUHEZI Kooperatiba Elkarteko langileok urtarrilaren 27ko Greba Deialdiarekin bat egiten dugu ondoko arrazoiengatik:
- Argudio faltsuak erabilita, uste dugu inposatu nahi diguten Pentsio
Erreforma honek langileen eskubideak okerragotu egingo dituela: pentsio
sistema publikoaren pribatizazioa bultzatuko du espekulatzaileen alde
- ezberdintasun sozialak areagotuko ditu
- gazteen lan merkaturatzea atzeratu egingo du
- emakumeek bizitza laboralean izaten dituzten etenaldiek eragindako ondorioak areagotu egingo dira…
Kooperatibistak garen aldetik, honako bi arrazoi hauek ere azpimarratu nahi genituzke:
- Kooperatibako jarduna zerbaitek definitzen badu, autoeraketa hitzak
definitzen du. Geure buruak gobernatzen ditugu (edo saiatzen gara
behintzat), eta horrek eskatzen du antolamendu ahalik eta horizontalena,
erabakigune hurbilak, bilera-dinamika bizia, informazioa partekatzeko
kultura eta kontsulta-mekanismo ugari. Haatik, greba-deialdia behartu
duen prozesu honen guztiaren oinarrian Europako Batasunak diseinaturiko
politikak daude, eta horiek autoeraketa ezinezko egiten dute:
botere-guneak izugarri urrundu dira, ardurak difuminatu, herritarren
iritzia eta kontsulta-mekanismoak gutxietsi, informazioa ezkutatu… - Kooperatiben beste ezaugarri bat da (edo izan beharko litzateke
behinik behin) lan-indarra kapitalari gailentzea, pertsonak kokatzea
proiektuaren erdigunean eta inguru hurbilaren garapena bilatzea. Haatik,
protesta eragin duen olde neoliberalak aginte politikoa botere
ekonomikoaren hankapean jarri du, merkatua jainkotuta gizartearen
kaltetan eta kapitala jarrita beste gauza guztien gainetik.