Gipuzkoaren jatorria

 “Gipuzkoaren jatorria” :  Nabarralde elkarteak Gipuzkoaren jatorriari buruz orain arte gehien
zabaldu den tesiaren aurka egiten duen dokumentala plazaratu du. Bertan
azaltzen da 1.200. urtean Gipuzkoa eta Gaztelaren artean ez zela inongo
itunik izan eta Aitzorrotz mendian bederatzi hilabete iraun zuen
borrokak izan zirela. Gipuzkoa ordura arte Nafarroako erresumaren parte
zela azaltzen da dokumentalean, eta azkenean, indarrez pasa zela
Gaztelako lurralde izatera.
 Gipuzkoa uste dena baino hurbilagoa da denboran. Bere eraketa
historikoa dela suposatzen dugun arren, herriaren jatorriei lotuta,
Barduliari eta bestelako antzinako mitoei, egiazki Gaztelak
(bir-)sortutako lurraldea da Nafarroaren kontrako eraso eta gerren
plataforma gisa.
 
 1025eko dokumentu batean Ipuzkoa izeneko lurralde bat aipatzen da,
Iruñeko erresumako gaztelu-zaintza bat, alegia. Lur hau dena Gaztelako
Alfontso VIIIak konkistatu zituen 1200ean. Hurrengo bi mendeetan
irabazitako lur haiek egonkortu zituen Gaztelak: hiribilduak sortu,
jaunei mesedeak egin, ganboatarrak eta oinaztarrak, gaizkileen muga
altxatu zuen Nafarroa izaten segitzen zuenarekin mugan zegoen esparruan.
Erasoak, istiluak, gerrak, Beotibarkoa bezalako batailak izan ziren
garai haietan.
 
 1397an lehen aldiz bildu zen Getarian Gipuzkoako Hernani aldea,
Ipuzkoako eta Donostiako antzinako gaztelu-zaintzak hartzen zituena.
Ehun urte beranduago Deba bailara gehitu zitzaion, Aitzorrotzeko
tenentzia, eta honela gipuzkoar armarriko hiru haginek sinbolizatzen
duten lurra osatu zen. 1845 arte, Oñati orduan batu baitzen, ez zen
probintzia osatu.
 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: