Bartzelona

Bartzelonan pasa ditut hiru egun.

Trenez abiatu nintzen, beno, abiatu nahi nuen baina makinaren matxura tarteko, Zaragozaraino autobuses eraman gintuzten; gero Malagatik zetorren tren azkarra hartu eta Bartzelonara. Ordu erdi beranduago bakarrik iritsi ginen! ezin sinetsi!

Bizikleta ekarri dut; Donostiako tren-geltokian poltsan gorde eta trenera igotakoan adieu, Bartzelonara iritsi arte! baina kaka-zaharra! autobuseraino eraman, gero autobusetik jeitsi, Zaragozako tren-geltokiko itxaron-gelara eraman, gero andeneraino jeitsi… eskerrak laguntzaileak izan nituen inguruan. Damutu ere egin nintzen tarteka bizikleta eraman izanaz.

Tira, Bartzelonan Clot auzoan hartu nuen ostatu; 11:30etarako etxean nengoen, hori bai, ez zen oso erraza izan gauez etxea aurkitzea; batez ere kaleen norabidea ez nuelako argi.

Nire asmoa Sants estaziotik Cloteraino bizikletaz joatea zen, baina ingurukoek gomendatuta trenez egin nuen bidea. Dena den, gaur egin dut orduan egin nezakeen bidea eta guztiz egingarria iruditu zait.

Asko disfrutatu dut Bartzelona bizikletaz berrikusten: Poblenou, itxas-ertza, Barceloneta, Bela-hotela, Born auzoa -asko gustatu zait-, Gotic auzoa, Sagrada Familia -turistas lepo-, Güell parkea -turista eta poliziak, azken hauek paisanoz, atzerritar paper-gabe saltzaileak jazartzen, jardinak, Abgar dorrean…

Nahiko erraza egin zait batetik bestera mugitzea; planoa eta bizikleten karrilen gida izan ditut laguntzaile ezinhobeak; baita hainbat txirrindulari ere: oso adeitsu lagundu didate; batek Güell-etik  Arco de Triunforaino lagundu zidan.

Baina izan dut eragozpen txiki bat: manillarra pixkanaka beheruntz sartu zaio bizikletari eta ni gero eta makurtuago nenbilen txirrinda gainean. Behin ohitzen zarela txirrindan xuxen joaten, oso erosoa baita, gero makurtuta ibiltzea nekagarria da. Ba bizikleta-denda batean sartu naiz, konpondu didate eta debalde gainera!

Ederra da Batzelona! Gaur Gironara etorri naiz eta trenean bizikleta bildu gabe leku aproposean ekarri ahal izan dut -argazkia laster-.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: