La Perla thalasoterapia

Urtebete bonoa galduta izan ondoren, aurkitu dut, azkenean!!!!


Eta joan naiz ba arratsalde partean. Oso eguraldi epela zegoen kanpoan, 19 gradu inguru, eta barrukaldean are beroago egiten zuen.


Badia ikusteko hamaka beroetan etzan naiz eta ipurdia kiskali zait; beroak animatu nau kalera irten eta itxasoan bi zanbuila egitera. Ura 14 gradutan dago eta igerri dut, alajaina! Kaskezurreraino sartu zait itxasoaren hotza baina gustu ederra eman diot gorputzari eta espirituari… Lehenengo aldia izan da Perlatik irten eta itxasoan bainatzen naizela, bejondeiala! Hori bai, itxasoa bertan zegoen, olatuen talka eraikuntzetaraino iristen zen ia. Baina halere badu meritua abenduaren 7an bainatzeak, beno, niretzat bai behintzat.


Hori bai, hitzordua eskatzeko telefonoz deitu behar da eta euskararik ez zekienak hartu dit; harreran ere bera zegoen: ” no no entiendo los numeros -tampoco-“.


 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: