Abenduak 3: euskararen semaforoa eta Lorea Agirre vs Blanca Urgell

Asko gustatu zait, euskararen semaforoaren aldarria:

Euskararen
Nazioarteko Egunaren harira, Tolosaldeko Euskararen Semaforoak honako
hau jakinarazi nahi dio Euskal Herriari, euskaldunon herriari:


1.-
Semaforoak ez du parte hartuko abenduaren 3an euskararen “aldeko”
inolako ekimen hutsal, folkloriko eta alferrikakotan.

2.-
Semaforoak salatu nahi du abenduaren 3ko ekimen askoren benetako
helburua eragile jakin batzuek euskararen alde egiten duten lan eskasa
zuritzea besterik ez dela.

3.-
Euskararen Nazioarteko Egunean, Tolosaldeko Euskararen Semaforoak jai
hartu du, eta ez du mezurik zabalduko edota erantzungo.

4.-
Bihartik aurrera, euskararen eta euskaldunen aldeko lanean jarraituko
dugu, pozez eta harro, gure estiloan. Izan ere, beste askok ez bezala,
ez dugu asmorik 364 egunez euskararekin lotutako gaiak baztertuta
edukitzeko.

5.- Eguna libre dugunez, orgia bat
antolatu dugu semaforokide batzuen artean. Nola ez, euskaraz.

Baita Lorea Agirrek Blanca Urgell-i emandako erantzuna ere, “Euskaldun bat, kitxua bat eta joruba bat” artikuluan:

“(…)«Behin eta berriz esan dugu, ahalik eta adostasun sozial eta politikorik
handiena daukan hizkuntza politika garatu nahi dugula gure gizartean
dauden eragile sozio-politiko desberdinekin negoziatuz eta haien
partaidetza integratuz», adierazi du Blanca Urgellek gaurko Euskararen
Nazioarteko Egunaren inguruan. Ezetz. Lehentasuna ez da adostasun
soziala bilatzea, hori ondoren letorke. Adostasuna ez da helburu,
eskubideak baizik. Besteren pare, besteak adina gutxienez bere duen
lurrean bizi ahal izatea”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: