Jon eta Maiderri elkartasuna

Gonbidapen hau jaso det. Beharbada, zuri ere interesatuko zaizu:

Kaixo lagunak,

Maider
Alustiza eta Jon Enparantzaren adiskide talde bat gara. Lerro hauen
bidez zuengana jotzeko ausardia izan dugu egoeraren larritasuna ikusita
elkarrekin zerbait egiteko ordua dela uste dugulako.

Jakingo duzuenez, Jon Enparantza euskal preso politikoen abokatua da eta joan den udaberriaz geroztik
kartzelan dago. Bere kontra dauden akusazioak larriak bezain
zentzugabeak dira eta hala salatu dute dozenaka eragile eta baita
abokatuen elkarteek ere.

Hala
ere, idazki honen helburua ez da Jonen egoeraren bidegabekeria
salatzea, baizik eta bere familia ere zigortzen duen egoera larria
arintzeko modua bilatzea. Guztiok jakingo duzuen bezala Maider eta Jon
bost seme-alaben guraso dira: 11, 7, 4, 2 eta 2 urtekoak.

Aita
etxetik hain modu zakarrean eraman izanak haurrei sortu dien mina eta
ondoezaz gain, familiaren bizi iraupen eta oreka ere hautsia geratu da.
Guztiz ezinezkoa da pertsona batek bakarrik, 5 haur txiki hezi eta aldi
berean Granadako espetxean, 900 kilometroetara dagoen senarrarekin
familiaren batasuna mantentzea.

Maiderren
ahalegin handiak ere ezin du horrelakorik burutu. Batetik, bost
seme-alaben ardura, elikadura, eskolatzea, mantentzea eta etxeko martxa
daude. Bestetik, hori egin ahal izateko beharrezkoa den dirutza,
senideen laguntza izanagatik oso zail bidera daitekeena. Atal honetan
oso kontuan hartzekoa da Jon 900 kilometroetara egoteak sortzen duen
bidaia gastu ikaragarria; Maider, 5 haur eta laguntzaile baten hegazkin
txartela, hotela eta beste gastuak ordaindu behar baitira.

Aurrerago
esandakoa gutxi balitz Ianitz lau urteko mutikoari gaitz larri eta
sendaezin bat diagnostikatu zioten joan den uda hasieran: “Morfea Lineal
Profunda” deitutakoa. Gaitz honen eraginez beso eta esku bateko
mugimendua galtzen hasi da. Gaitz hau oso arraroa da eta oso kasu gutxi
izan ohi dira gure inguruan; gainera, ez dago sendabiderik bakarrik
terapia aringarriak daude oraingoz. Terapia hauek hainbat botika
hartzera behartzeaz gain, mugimenduak ez galtzeko errehabilitazio sesio
 etengabeak egin beharra dakar. Hau gutxi balitz, gaitza hain arraroa
izanik, beste hiri batzuetako espezialistengana joatera ere behartzen
du.

Ikusi
dezakezuenez egoera benetan larria da edo guk, Maiderrengandik hurbil
eta laguntzen ari garenok, hala ikusten dugu. Gure ustez egoeraren
larritasuna arintze aldera eta familiaren egoera zertxobait hobetzeko,
kanpoko pertsona bat kontratatu beharko genuke eguneroko beharretan
laguntzeko: etxeko martxa, janaria eta haurrekiko betebehar nagusiak.
Lan horietatik zertxobait arinduta, Maiderrek haurren heziketa
familiaren oreka eusteko modua izango luke.

Gure
proposamena beraz honetan zehazten da: Maider eta Jonen familiaren
laguntza taldea osatu eta bakoitzak ahal duen neurrian hileroko ekarpena
(10, 20, 30 edo 50€) egitea kontu jakin batean. Kontu honetako
diruarekin Maiderrek laguntzaile bat kontratatu ahal izango luke. Gure
konpromisoak  egoera bidegabe hau zuzendu arte iraun beharko luke.
Helburua, beraz, hilero 1500€ inguruko diru kopurua biltzea da.

Maiderrek
zenbat diru izango duen jakin ahal izateko, komenigarria litzateke
hileroko transferentzia eguna bera izatea; adibidez hilaren 1a.

Apunta zaitez, ez zaizu damutuko.

Hileroko ekarpena egiteko Maiderren kontua: 3035 0050710501030005

Gurekin harremanetan jartzeko helbidea: evalanda@euskalerria.org

Zabal ezazu mezua, asko bagara errazago egingo baitugu.

Mila esker.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: