Hizkuntzen ekologia

Oso artikulu interesgarria dago sarean eskuragarri hizkuntzen ekologiaren inguruan. Martínez de Lunaren (2006) hitzaldi baten laburpena
da.

Hemen, artikuluaren azken zatia:

Alabaina, hizkuntzaren iraunkortasunaren alorrean arrakasta izateko,
behar-beharrezkoa
da:

1.Hizkuntzak diruz laguntzera mugatzen diren politikak
gainditzea, eta
hizkuntza-funtzioak berdintasunez banatzean oinarritzen diren
beste jarrera
batzuk hartzea.

2.Arazoen arrazoiei aurre egitea, arazoa arinduko duten neurriak
hartzera
mugatu gabe.

3.Hizkuntza-taldeen artean konpromisoa hartzea, lekuan lekuko
hizkuntzak
bertan behera uzteko arrazoietan eraginkortasunez eragiteko.

4.Nazioarteko erakundeek iraunkortasunaren filosofiaren eta
antolamendu-printzipio
baliozko eta praktikoak bilatzearen alde egitea.

5.Herri guztiek bat eginik jardutea munduan, mende berrian nola
komunikatu
erabakitzeko.

6.Nazioarteko jardun hori tokian tokiko erakundeek onartu eta
aplikatzea
maila guztietan.

Laburbilduz, hizkuntzaren iraunkortasunean aurrera egiteko, badira
bost urrats
erabakigarri:

1.Nazioarteko hizkuntza handien gehiegizko erabilera geldiaraztea
eta hizkuntza-berdintasunaren
eta -elkartasunaren ideologia hedatzea.

2.Hiztun gutxiko eta menpeko hizkuntza-taldeek beren buruaz duten
irudiari
duintasuna ematea.

3.Hizkuntza-talde horiei euren komunikazio-esparrua kudeatzeko
eta hizkuntza-erabilera
publikoak autonomiaz erregulatzeko aukera ematea.

4.Komunikazio-funtzioak banatzerakoan, egun menpekoak diren
hizkuntzei
funtzio esklusiboak eta eraginkorrak ematea.

5.Gobernuak, enpresak eta gizarteak hizkuntzaren
iraunkortasunaren garrantziaz
jabearaztea, eta erabakiak hartzeko prozesuetan eragin
soziolinguistikoko
azterlanak erabiltzeko ohitura hartu dezaten gonbidatzea.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: