Jon Enparantza, abokatu antiguatarraren egoera


Preso daukate Jon Aranjuezen. Auzoa dut, laguna. Maider, bere emazteak gutun adierazgarri hau bidali digu. Eskutitzak jasotzeko mugarik ez duenez, helbidea atxiki dio mezuari.

(2010eko ekaren 02a 10:38):
JON ENPARANTZA AGIRRE
CENTRO PENITENCIARIO MADRID 6 –
ARANJUEZ
CARRETERA N-400 Km28
28300 ARANJUEZ
MADRID

Kaixo
guztioi! hona hemen Jonen helbidea.

Jakingo duzuen bezala
Aranjuezeko espetxean dago, isolamenduan. Ez du inor ere ikusten 24
ordutan, 21 ordu hormigoizko ziega txiki baten barruan sartuta (jateko
eta guzti, besoak zabalduta alde bietako paretak ikutzen ditu) eta 3
orduz patio txiki batera ateratzen dute, bakarrik. Hilabetean 4 liburu
soilik sar dakizkioke. Bi gutun bidal ditzake astean gehienez. Egunero 5
minutuko dei bat du, hilabete luzean ukatu egin diotena. Astero 40
minutuko bisita du (kristalarekin) eta hilabetean bis intimo bat eta bis
familiar bat (kristalik gabe), baina ez digute uzten 5 haurrak sartzen,
beraz, hilabete batean batzuk eta bestean
besteak. 550km joan eta 550km etorri egiten ditugu 40 minutuz ikusteko.
Isolamenduan dagoenez, astean zehar dira bisitak, ikastola galdu,
lana… suposatzen duenarekin. Lagunei oraindik ez diete uzten bisitan
joaten, familia soilik.

Hala ere, fuerte dago, tinko, izorratuta
eta herri eta familia minez baina sendo.

Eskuminak bidaltzen
dizkit “auzo eta inguruko guztiarentzat”, etengabe, izenak esaten hasiz
gero galduko ginateke.
Bere helbidea bidaltzen dizuet, berak gutunak
jasotzeko ez baitu mugarik eta nahi izanez gero, ondo legoke bakoitzak
bere alorreko informazio pixka bat bidaltzea, ikastola, danborrada,
familia, haurrak, auzoa, lana, politika, norbera… badakizue, alor
askotan ditugu lagunak eta nik ez dut gauza guztiak kontatzeko idazteko
denborarik, denbora gehiago pasatzen dut errepidean geldirik baino!.
Argazkiak, marrazkiak, postalak ala gutunak, guztia jasotzen du, kuku
txikiena ere garrantzitsua da.

Mila esker zuen
arretagatik eta ondo izan!

Muxu bat.

Maider

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: