Jazzaldirako kartel originala, bozkatu

Lankide baten alabak, Ane Aranburuk, Jazzaldiko kartel-lehiaketan parte
hartu du. Oso kartel
originala
, erakargarria eta irudimentsua iruditu zait.

Hona hemen Aneren eskaera:

EGUN ON!

Mesede bat eskatzeko idazten dizut

BEHEAN DATORRENA IRAKURTZEKO GOGORIK EZ BADUZU, SARTU HEMEN
http://especiales.heinekenjazzaldia.com/permalink.aspx?i=766 ETA BOZKATU NERE KARTELA

LANEAN ASPERTUTA BAZAUDE ETA EZER EGITEKORIK EZ BADUZU, jarraitu…

Ez dakit jakingo duzun iada baina beno, aurtengo Jazzaldirako kartel bat egin dut. Nik nere lana bete dut eta orain botoak behar
ditut, zurea adibidez.

Lehiaketak honakoan datza: aurkezu diren kartel guztietatik 50 bakarrik aukeratuko dira. Botoak internet bidez eman behar dira
eta gero, 50 horietatik epai-mahai batek bat aukeratuko du.

Gauza da zure botoa behar dudala, eta oraingoz ezin dizut ezer trukean eman, baina antolakuntzakoek botoak ematen dituztenen
artean María Crisina hotelean estantzia eta abonoa zozketatzen dute. Eta beno, irabaziko banu zuk bertan parte hartu
zenuela esan zenezake.

Karmak ordainduko dizu!

Kartelak zertan datzan azalduko dizut, horrela, zure lankide edo/eta lagunei komentatu diezaiekezu, horrela eurek ere bozka
eman dezakete 🙂

DOINUEN MAPA izenburua jarri diot: tinta tanta bakoitzak jazzaldiko eszenatoki bat errepresentatzen du, ezkerretik eskubira:
Trinitade plaza, Victoria Eugenia antzokia, Kursaaleko bi kuboak eta Eszenatoki berdea. Donosti goitik begiratuko bagenu
horrela daude kokatuta.

Badakit lehenengo aldian ulertzea “zaila” izan litekela. Eta bai, zuri beltzean dago. Baina beno, krisia dela eta inprimatzerako
garaian merkeagoa aterako da.

Zu konbentzitzea lortu badut, sartu hemen http://especiales.heinekenjazzaldia.com/permalink.aspx?i=766 eta nere kartelagatik
bozkatu, eskertuko dizut. Trukean Spotify-en egin dudan lista bat bidaltzen dizut, eguna azkarrago pasatzeko.

[Egin klik hemen http://open.spotify.com/user/anebotoh/playlist/6ayiwzalYMdU7lU8az0xIt%5D

ESKERRIK ASKO!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: