Euskaltzaleon eguna maiatzaren 29an izango da aurten. Urte askotan joan gara bertara eta oso giro atsegina sortzen da; lekua paregabea da, noski.
Hona hemen gonbita:

Leku
berezi batean, euskara ikasleei eta, oro har, Donostiako euskaldun
orori, egitarau baten gainean, euskaraz jardunez ondo pasatzeko festa
bat egitea da helburu nagusia. Aurten Uharteko festa maiatzaren 29an
ospatuko da. EGITARAUA:
-11:30ean Lehen txalupa
-12:30ean urteko lehen bainua
Bazkari herrikoia
-Mus, Toka eta Bote txapelketa
-16:00etan Karaokea
-17:00etan Erromeria
-19:00etan Amaiera eta jaso
-19:30ean Azken txalupa
Oharrak
– Euria eginez gero, Arrano Beltzan bazkaria, 14:30ean.
– AUZOLANA: norbaitek lagundu nahi badu, Maiatzak 29an, goizeko
8terditan geratu gara ARRANOn, festarako traste guztiak uhartera
eramateko.