Olatu-talkak ostikoak euskal kulturari

Asteburu honetan izan da, bai. Arrakasta itzela… beno, izugarria, donostiarrez.

Bi egunetan zehar, larunbata eta igandean hirian zehar ibili gara eta
hamaika ekimen ikusi ditugu, barkatu… hamaika ekimenetan parte-hartu
dugu. Ze hori izan da arrakastaren gakoa udaleko Mari Sol Garmendia
arduradunaren hitzetan: Donostiak festa parte hartzaileak antolatzen
ditu… Aibala, azkenean! Galdetu-galdetu larunbatean kexa azaldu zuten
elkarteetako kideei. Ez dakit manifarik egin zuten baina boulebarrean
tinko eutsi zieten parkartei. Galdetu piraten jaiaren antolatzaileei,
galdetu Egiako jaien antolatzaileei, galdetu Igeldo bizirik nahi
dutenei, Zubietarrei…

Eta ni zergatik sentitu naiz arrotza nire hirian? Hasieran esan bezala
hamaika ekitalditan egon naiz eta gaztelaniaz egin dira aurkezpena,
haurrentzat jolasak, helduontzat aurkezpenak… minduta, baztertuta eta
batez ere aintzat ez nautela, gaituztela hartu sentitu dut.

Ah, eta arrakasta ikusita, alkate txit gorenak agindu berri du 2016an
kultur-hiria izan edo ez izan, olatu-talka honek jarraitu egingo duela,
urteroko egitarauan sartuko dutela. Bejondeiola! Gora turistak!

Egin zuten ekitaldi ponpoxo bat orain hilabete batzuk, Victoria
Eugenian euskal kulturaren presentziaz aritzeko. Kaka zaharra!
Espainola izan da olatu-talka, edo frantsesa? Bereziki frantsesez josia
zegoen larunbatean Donostiako erdigunea.

Ez naiz 100 ekitaldietan egon, noski, baina zeinetan egon naizen jakin nahi baduzu, hona hemen:
– Tapizgintza Getaria kalean; oso jatorrak emakume edadetuak baina euskara zekienik ez, eta kartel guztiak gaztelaniaz.
– Kometak aireratzea; antolatzailearentzat euskara zerbait bitxia zen.
– Orrazkera misteriotsuen antolatzaileak iparraldekoak ziren baina frantsesak guztiz.
– Bazen behin ipuinen lorategia, Miramarren, Errenteriako konpartsa
batek antolatua, haurrei zazpi ipotxen dantza erakutsi ziena, DENA
GAZTELANIAZ, salbu eta arratsaldeon… Alkatea eta Denis Itxaso
zinegotzia han ziren, beraz, badakite zer bultzatzen ari diren.
– Pintxoak eta blogak piknika; musika eta giroa ederra, baina aurkezpen
guztiak -antolatzaileenak zein musikarienak- GAZTELANIAZ. Denis Itxaso
bertan zen, beraz, badaki zer bultzatzen ari diren.
– Barra klasikoko erakustaldia Kontxan, hemen bai, megafoniatik aritu
zenak euskara erabili zuen, zorionak beraz, baina kontuan hartu behar
da ekitaldi hau urtero antolatzen dela, nahiz olatu-talkan sartu duten.

Ba hori, Baionan edo Castron antolatu izan balute bezalaxe.

Donostiak ez du hau merezi!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: