Mugikor berri baten bila joan naiz gaur orange etxeak auzoan duen
dendara. Naiarak ezagutu egin nau, nahiz eta azken aldiz orain bi urte
ikusi ninduen bertan. Itxuraz segapotoa euskaraz eskatu duen bakarra
naiz, ordutik. Bigarren hau ere euskaraz nahi nuela esan diot eta
telefonoak euskararik baduen jakiteko modu bakarra piztea denez, tarte
luze baterako lana eman diot.
Oso jatorra da Naiara. Erraza da berarekin hitz egitea eta galdetu egin
diot ea beste norbait joan zaion euskarazko telefono eske. Ezetz esan
dit. Glup.
Antiguatarrik ba al da orange etxeko segapotoarekin dabilenik? eta
euskaraz al dauka segapotoa? ba al daki euskaraz eduki dezakeela?
Portzierto, taktila hartu dut, teknologia berrietara ohitzeko. Hartu
esan dut, puntuekin debalde eman didate-eta. Kapitalista bat naiz.
Urbilgo Orangen iaz besteren batek ere eskatu omen zuen euskarazko
terminala. 1+1=hamaika?
Atsegin dutAtsegin dut
Bizi haiz, dENIS? Beste hori hi heu izango hintzen, ala?
Atsegin dutAtsegin dut