Euskaldunok hartzaile pasiboei euskaraz egiten diegun heinean, eta orduan bakarrik, irauliko dugu erabilera.
Esti Amorrortu, ikerlariari, Erdaldunen euskararekiko aurreiritziak eta jarrerak ikerlanaren inguruan Argian egindako elkarrizketan proposatzen duenarekin bat nator, guztiz.
” (…)Pertsona bat nahiz eta euskaldun osoa ez izan, ulertzeko gai bada,
zergatik hitz egingo dugu gaztelaniaz? Nik euskaraz eta berak
gaztelaniaz saiatu beharko genuke edo gauza errazagoak esateko euskaraz
eta zeozer ez badugu ulertzen gaztelaniaz eta gero berriro euskarara
pasatu.(…)