Joxerra Gartziak Abbadya saria jaso zuenean esandako batzuk bildu nahi ditut hemen, nire arreta piztu zutenak, hain zuzen:
* Txirritak esandako ekarri zuen gogora, ´erdera ez zen bakarrik kapaz, euskarak ere lagundu zion`, euskaldunona ere bada errua, kanpokoena salatzea ez da nahikoa.
* Lehentasuna euskara gozagarri izatea da; zuzentasunetik egokitasunera jauzi egitea; gu geu izango gara, horrela, euskararen iragarki onena.
* Elebidunak gara hizkuntz askatasunaren berme nagusi.
* Zabalagoak egiten garen neurrian zabalduko dugu euskara, eta euskara zabaltzen dugun neurrian zabalduko gara geu ere.