Arantza Iribar, lehengusuak, argazki polit bat bidali dit: Getariko
ikastolan, mendi-maldan, ateratakoa hain zuzen. Urtea 1974 edo izango
omen da, beraz 8 urte izango genituen. 66ko taldearena da eta
izen gehienak gogoratu baditut ere, izen batekin zalantza dut eta
bigarren aurpegi bat ez dakit norena den; Arantzak lagunduko ote dit
argitzen…
Iñaki Zulaika maixua, (goian) Kepa Ibarbia, Andoni Aristi, Arantza Iribar, Markos,
Josune Otamendi, Amaia Iribar, Belen Silbeti, Arantza Osa, Marije
Manterola, (behean) Igone Agirrezabalaga, Pello Arruabarrena, Imanol Iribar, Bernar Urresti, Ibon Gereka,
Iñaki Eizagirre, Nikolas Burgaña eta Jose Ignacio Sagarna.
Oroitzapenak oso urruti dauden urtemugara iritsita gaude nonbait… eta
aspaldiko kontuak nostalgia pittin batekin gogoratzen hasita nago, ni
behintzat, dagoeneko.
Iñaki maixuari oso estimu handia nion, diot; baina, ez galdetu
zergatik. Ezin dut datu zehatzik eman, ez naiz gogoratzen zertan zen
egokia, baina seguruenik tratuan goxoa izango zen.
Ikaskideak, berriz, asko estimatzen ditut, nahiz eta oso harreman gutxi
dudan ia guztiekin; agurtu bederen, agurtzen gara bai, elkar ikusten
dugunean.
Getariako ikastolan pasatako urte haiek aberatsak izan ziren
esperientzia aldetik. Ez zen, halere, dena arroxa-kolorekoa izan.
Gogoan ditut Nikolasekin egindako esku-lana; San Telmo museora egindako
bisitaren ondoren osatu genuen marrazki-bilduma, eta nola azalean nik
marraztutako gudari-tronpetajotzailea jarri zuten; indio eta
bakeroetara nola jolasten genuen Jesuiten jauregi eta lorategi ezin
handiagoan; gela berdinean bi maila nola egoten ginen, andereino
berdinarekin ikasten; kumuneko lehen sexu-jolasak;
petralaldiak; amaren oharra eskuetan nuela ikastolara berandu iristen
nintzenekoa…
Denak ongi izendatu ditun Marije (Pello ere bai). Falta zaizkinenak hauek ditun: Iñaki maisuaren ondoan dagoena Kepa Ibarbia eta haren ondoan dagoena berriz Jose Ignacio Sagarna. Azken hau Zestoa edo Azpeitiara joan zen bizitzera (gu oraindik Getarian ginela).
Atsegin dutAtsegin dut
Mila esker Aran. Maixuaren abizenarekin gogoratzen al haiz? eta Nikolasenarekin?
Atsegin dutAtsegin dut