Erlaitzetako festa


Orain bi aste Kalapie taldearekin Erlaitzetako festan izan ginen. Hendaiatik Sokoararterainoko kostaldeko errepidea itxi zuten, urtero legez, festa erraldoi bat antolatuz bertan. Bizikletan joan ginen 30 bat lagun topoa hartuta. Joanean Askaineraino hurbildu ginen hamaiketakoa hartzera eta bazkaldu, erlaitzetan bertan egin genuen. Etxerako bidean Abbadya gazteluan musika entzuteko aukera ederra izan genuen. Jende asko zebilen, batez ere arratsaldean; oinez, bizikletan, txu-txu trenean, zaldi-gurditan, skate gainean (gazte batek jende multzo baten kontra egin eta haur txiki bat konortea galduta utzi zuen; taldekide batzuk testigu izan ziren), patinetan (Donostiako Roller taldekoak)…

Jende gehitxo arratsaldean, hori kenduta, jai ederra, berritzailea iruditu zitzaidan; marmokaz josi zuten zelai bat, kometa zuriz beste bat, tailerrak, txori-behagunea, musika…

Hori bai, festa frantsesa da ia guztiz, euskal kantuen herritar taldea salbu.

50 kilometro egin genituen.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: