Bi antzerki obra: Irudimenezko hiria eta Kanpanilla eta Peter Panen itzala

Bi antzerki obra ikusi ditugu asteburu honetan. Zein baino zein entretenigarriagoa baina aldi berean guztiz desberdinak gaiari, eszenaratzeari edota emaitzari dagokionez.

Larunbatean “Irudimenezko hiria” Gorakada taldearen ikusi genuen

Munduko ipuin desberdinen artean osatutako puzzle zoragarri bat da. Aktoreak txotxongiloak dira.
Gidariak beltzez jantzita daude, txotxongiloari mugimendu
guztiz-egokiak eskaintzeaz gain, ahotsa eta keinuekin laguntzen dute
pertsonaia bakoitza. Eszenatokia kostaldeko hiri-herri
zahar-xume-ederra da.

eta igandean “Kanpanilla eta Pete Panen itzala“.

“Egun batean, zelan ez dakidala, aldizkari bat agertu
zitzaidan eskuetan, eta bertan Kanpanillak, Peter Panen
laguntxo hegadunak, egindako adierazpen batzuk
zeuden.
..”

Eszenatokian pertsonaiak eta metalezko egituratxo bat, etengabe mugitu eta funtzio desberdinak izango dituena (etxea, itxasontzia, arroka…) besterik ez dago. Aktore bakoitzak bi edo hiru pertsonai antzezten ditu. Antzoki Zaharrean zen eta goiko aldean geunden gu eta ez zen ondo entzuten, horrek zaildu egin zigun emanaldia ondo jarraitzea.

Lilik hurrengo egunean eta besterik gabe, bi emanaldietan hiru aktore zeudela aipatu zidan, bi neska eta mutil bat. Batez ere kanpanillarena gustatu zaio, pertsonaia bera ikaragarri miresten baitu.

Biak lan ederrak dira baina bat aukeratzekotan nik Irudimenezko hiria aukeratuko nuke, originala delako, oso ondo landuta dituelako txotxongiloak, hiria bera, gidatzaileen lana; Lilik berriz Kanpanilla eta Peter Panen itzala, seguruenik hurbilagoa delako eta suge beldurgarririk azaldu ez zelako.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: