Ostiralean ikusi nuen Lugaritz kultur etxean “Reencuentros” antzezlana.
Antzerki obra berezia, oso landua, bideoa erabiltzen du une bereziak
atzeko pantailan txuri-beltzean emateko, eszenatokia bilutsik dago ia,
aulki metaliko bakarra eta betaurreko beltzak une batetik bestera
irteteko… oso gustura ikusi nuen. Bukaeran txalo zaparrada haundia
jaso zuten.
Bikotekide izandakoen berrelkarketak dira gai. Mota guztietako
bikotekideak (gay, lesbianak, bisexualak, transexualak) beraien
harremanaz jardungo dute kasualitatez berriro topo egindakoan. Gainera
bikotekide guztiak elkarrekin lotuta daude nolabait.
Gomendatzekoa beraz.