Imanol oroituz ekitaldia Lugaritzen

Hunkigarria izan zen atzo Antiguako Lugaritz Kultur Etxean, Imanol Lartzabal aretoan, “Imanolen lagunak” taldekoek antolatu zuten ekitaldia, “Imanol oroituz“.

Aretoa lepo eta abesteko gogoz gainera.
Xabier Euskitzek Ipar Ameriketara Euskal Herriko kultur ordezkaritza batek egindako txangoa gogoratu zuen. Imanol eta bien artean feeling berezia zegoela aipatu zuen, seguruenik biak ala biak kaletarren artean mespretxuzko egoerak bizi zituztelako (ezker abertzalearekin izandako zailtasunak batak, edo biak?). Gitarra publikoan jotzen zuen lehen aldia izan zen eta inprobisatu ere egin zuen. Bikain.

Poesia irakurketan parte hartu zuten hainbatek baina Felipe Juaristiren ahoskatzea eta poesiak iradokitzaileak izan ziren erabat.

Arantxa Urreztabizkaiak hitz batzuk egin zituen eta Imanol agurtzeko paradarik izan ez zuten lagunek aukera aparta zutela aipatu zuen, eskerrak emateko bere hitzek pertsona hobeak izaten lagundu dituelako.

Abeslari taldea ere primerakoa. Imanolen abestiak abestu zituztenean entzuleak ere abeslari…

Niko Etxartek, Parisen bakoitzak bere aldetik izandako bizipenek bien arteko antzekotasunak agerian uzten zituela, elkarrekin frantsesez ere gustura aritzen zirela, bere ezkontzan nola abestu zuen Imak (honela deitzen zuen).
 
Hemendik “Imanolen lagunak” talde osoa zoriondu nahi dut tamainako ekitaldia antolatu izanagatik, eta bereziki Maite Berzosa, garai bateko ezaguna. Zorionak eta mila esker!

Aspaldian entzungabeko abestiak entzun eta abestu nituen bertan eta oroitu nintzen garai batean zenbat maite nituen abesti horiek eta Imanolen kantatzeko modua. Berreskuratu behar ditut abesti horiek.

Irutxuloko hitzan  honela laburbildu dute Imanolen bizitza: “Imanol Lartzabal kantariaren liburuxka, berriz, Felipe Juaristi idazle
eta Imanolen lagunak idatzi du. Gaztaroko garaiak, momentu gorenak eta
Euskal Herritik alde egin zuen garaia izan ditu gogoan.

Imanol Antiguan jaio zen 1947an. Delineante ikasketak egin zituen eta
1965ean, Argia dantza taldeko kide egin zen. Sortu zenetik, Ez dok
amairu taldeko kide izan zen eta 1969an kaleratu zuen lehen diskoa,
Michel Etxegaray ezizena erabiliz. Magnetofoi alemaniar batean grabatu
zuen Antiguako parrokiako sotoan.

Parisen erbestea

1973tik 1976ra Parisen bizi izan zen eta
musika egiteko molde berriak ikasi zituen. Euskal Herrira itzuli, eta
hogei disko inguru kaleratu zituen hurrengo urteetan, arrakasta
handikoak. Bereak dira, besteak beste, Sentimentuen Hauspoz,
Erromantzeak eta Joan-etorrian diskoak. Gehienetan olerkiak musikatu
zituen.

1986an Yoyes-en hilketaren ondoren, haren senideei elkartasuna adierazi
eta kantatu egin zuen. Hortik aurrera, emanaldiak gutxitu zitzaizkion
eta 2000an Euskal Herritik joatea erabaki zuen; Torreviejara (Herrialde
Katalanak). 2004ko ekainean hil zen, Orihuelako erietxean.”

Ausencia” abestia.

Aitortu nahi dut Anoetan egin zitzaion babes-ekitaldian izan nintzela. Ez naiz urteaz oroitzen.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: