Txotxolo bat txinoan

Nerea imana da. Egoera xelebreak erakartzen dituen imana naizela alegia.
Gaur Matia kaleko txino erraldoi batera sartu naiz, Liliren urtebetetze-jairako brillantina erostera. Salmahaian txinatar bat zegoen.
-Brillantina ba al daukazue?
Eta ohi bezala, eskuarekin keinua egin eta brillantina adierazi dit lekua. Baina azkazalak pintatzekoa zen eta nik masailetan ematekoa behar nuen eta keinuekin adierazten ari nintzaiola…pasillotik tipo bat hara non datorren salmahaira (ni alboan nengoen) ozen eta arroputz “lo que nos faltaba, hablando en vasco a los chinos, como si no tuvieran suficiente con lo que tienen, haciendo patria…”
Tipoak Aznar-en itxura izateko bibotea bakarrik falta zuen.
Ni flipatzen eta tipoa are eta ozenago (bi segundu izan badira ere). Txinatarra farrez…
“Pues claro que le hablo en euskera, para que vaya aprendiendo donde vive. Y tu sabrás no… Asi nos va con gente como tu, haciendo patria claro.” Eta dendatik atera naiz.

Orain beste erantzun batzuk bururatzen zaizkit, baina une horretan ez zaizkit mingainera iritsi:

– ¿A tí quién te ha invitado a esta fiesta?
– Nadie te ha invitado a esta fiesta. No eres bienvenido.
– Txotxolo, vete a molestar a tu casa.
– Por qué no te vas a China tú. Prefiero a esta gente abierta de mente.
– Callate la boca, que molestas.

Baina ironiazko erantzun egokiagoak behar ditut berriro topatzen badut aznarkopi hori. Emangoizkiazu zuk?

7 erantzun “Txotxolo bat txinoan” sarreran

  1. Aupa Marije,irakurri dudanaren arabera txinatarra zu eskatzen ari zinena ulertzen ari zen eta gatazka beste hirugarren hori eszenan sartu zenian sortu zen. Garbi dago hirugarren horren helburua (txinatarra defendatzen ari den plantak eginez) zu iraintzea/hasarretzea/onetik ateratzea zela.Galdera da: merezi du bere jokoan sartzea? Berak esan zizuna esan zuen moduan esanda gatazka jokoan sartu nahi zuen. Zuk zer nahi zenuen, ordea? Pertsonak garenez eta esaten digutenaren arabera jokatzen dugunez, logikoa da zuri atera zitzaizun erantzuna, bere erasoari aurre egiteko,…Proposatzen dituzun beste esaldi horrek guztiak merezi zituen, noski, baina bere maila berean jartzea izango litzateke.Beraz, proposamena, mezu horixe bidaltzea, baina modu “asertiboagoan”, ahal izanez gero hasarretu gabe. Zer lortuko genuke horrela: berak espero ez duen erantzun modua (berak erasoari erasoarekin erantzutea espero du) . Modu lasaian erantzunez gero: “Barkatu, baina hau ez da zure kontua”; “Barkatu, baina brilantina erosten ari naiz”,… (irribarretsu, eta agian pentsa dezala gero kasu egingo diozula, nahiz eta gero ez egin) eta txinatarrarekin zurearekin jarraitu. Edo besterik gabe, kasurik ez. Berak du arazoa, ez zuek. Zuek komunikazioan ari zineten.Ironikoagoak agian Imanol Minerrek esango dizkizu (niri ironia erabiltzea kostatu egiten zait; erabiltzekotan “oso ondo” erabiltzen jakin behar da, bestela kontrako efektua ere izan dezake).Bat-batean horixe. Ez da askorik baina,…Ondo segi,kristina

    Atsegin dut

  2. Lasai erantzun nahiko nieke, bai. “nadie te ha invitado a esta fiesta”
    edo esanaz, baina holako tipoak ixiltzen ez direnak dira. Jope!
    Igor, “el euskera os suena a chino” gustatu zait, baina ez dut uste segituan ulertuko lukeenik, jope.
    Berriro gertatzen bazait, eta aukera asko dauzkat, buruak emango al dik arintasuna erantzunetan!
    Zuekin gogoratuko naiz behintzat.
    Bizi ondo!

    Atsegin dut

  3. Aupa Marije,
    Irakurri ditut zuri bururatutakoak, Kristinarenak eta Igorrenak ere eta guztiak baliagarri; beraz ezer berri gutxi nere aldetik.
    Aukeran, esandakoa esan eta gero, dendatik hanka egin beharrean, kuraiaz jantzi eta dendan geratzera animatuko zintuzket, zure helburuari eutsiz eta hirugarrenari lekuz kanpo dagoela ikusarazteko teknikak baliatuz:
    – Bere begietara ez begiratuz, ignoratuz, hor ez balego bezala jokatuz.
    -Bere eta dendariaren artean jarriz eta dendariarekin komunikatzen saiatzen jarraituz eta ahal izanez gero, dendariarekin konplizitatea bilatuz, berarekin batera parre eginez…
    Eta lasai, momentuan egoki iritzi zeniona egin zenuen eta horrek balio du. Orain beste aukera batzuk ere ikus ditzazkezu eta aurrera entrenamenduarekin!
    Besarkada haundi bat, segi ongi.
     
     

    Atsegin dut

  4. Beroan segur aski Imanolek proposatu bezela jokatuko nuke baina, behin
    entrenatzen hasita, modu hauetan ere jolas genezake patriota horrekin:

    “espere, espere, espere, que lo voy a apuntar… ¿cómo era la frase?
    repítalo, por favor, que lo anoto así, literal… ah, y luego me da
    también su nombre, por favor… no, es para ponerlo en internet, y
    propagarlo y así nos descojonamos un rato… venga, me lo repita, por
    favor…”

    edo irudimena gehixio erabilita…:

    “pues mire, usted, ignorante pordiosero, según el último riport del
    organismo internacional languetx raits uotx, sita en la sede de la ONU
    en nuiorkziri, la distancia linguística entre el euskera y varios
    dialectos del chino mandarín en las provincias de Sichuan y Yunnan es
    significativamente menor que la que existe entre el español y citados
    dialectos. Perdone mi atrevimiento, pero supongo que usted desconoce
    tanto ese dato, como la provincia de la que procede esta dependienta,
    no es así? Pues, hala, evacue…”

    Atsegin dut

  5. Igandean Nafarroa Oinezen bertan bizi den batek andaluz-jitea zuen baten protesten aurrean emandako erantzuna kontatu zidaten:
    -Yo estoy en mi pais y hablo mi idioma. Y ¿tú?
    Eta agurbenhur eta jan iogur.
    Besterik gabe. Sinplea eta gogoratzeko erraza begitandu zait. Gainera Iruñean balio badu, beste edonon errazago, ez?

    Atsegin dut

  6. Aupa Marije
    Ea balio zaizun beste hau beste baterako:
    “Sentitzen dut baina, nire amak ezezagunekin ez hitzegitea erakutsi dit”
    Serio-serio, ondo ulertzeko moduan hotzean esan.
    Eutsi goiari!!!!!
     
    Jon

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: