Bizikleta igogailuan

Donostiako portutik pasealeku berrira igotzeko aspaldi saldu zuten igogailua martxan dago. Atzo erabili nuen lehen aldiz eta gozatu ere bai!

Zortzi urte pasa dira azken bizikleta oparitu nuenetik. Eskuetan indar gutxi eta alboratu egin nuen. Azken urteotan gogoa eta indarra berpiztu zaizkit eta uztailean erosi nuen.

Handia da, Oronarena, ahozko agurra euskaraz entzuten da lehenengo eta igotzen doan neurrian kristaletatik badiaren ederra ikusi daiteke, eskutan txirrinda duzula. Earra iruditu zitzaidan.
Irteera berriz ezaguna bihurtu den Bokado jatetxearen albo batera du. Bertakoak, Zinemaldirako afaria terrazan prestatzen ari zirela muturrarekin begiratu zutela esango nuke (bakarra nintzan).
Aurrera egin eta lurreran plastikoarekin babestutako alfonbra “fuksia eta ez arrosa” (omen) zapaldu nuen…. Uauuu.

Pasealeku berria amaitutakoan berriz Kursaleko irrintzi,buila, algara eta bestelakoekin irri batzuk egiteko parada izan nuen. Diskote itxura zuen musika, argi-izpi eta kolore fuksiak.

Bizikletan berriro Antigua alderako bidea egin nuen, tira, bidean Abesbatzaren ikasturteko lehen entsegua tarteko.

The Phantom of the Opera prestatu behar dugu urtebetean. Kapaz izango ote gera!

Laburbilduz, Donostia bizikletazaleontzat paradisu txiki bat bihurtzen ari da. Oroitu besterik ez dut Kontxa kotxe artean zeharkatzen nuen garai hura. Urte batzuk pasa dira horratio!

One thought on “Bizikleta igogailuan

  1. Ederra bizikleta!  Amak horrelakoa du ere, autoan eramaten du Donostiara edo Debara doanean erabiltzeko. Badakizu, hura ere artritisarekin.Oraindik erregalua eskertzeko daukat, baina egunak pasatzen zaizkit deitu gabe. Ea egunen batean plan bat egiten dugun. Segi pedaleatzen!

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: